Belaunaldi berriko merkataritza itunak

2017/09/21
Que-provoco-el-huracan-Sandy-2.jpg
Europan ere protesta antolatuak bere emaitzak jaso ditu TTIP eta CETAren aurkako borrokan, beren onarpena kolokan jartzeraino. Gizartearen presiorik gabe, CETA Europar Batasunaren (EB) erabateko eskumeneko akordiotzat joko zen eta Europako Kontseiluak eta Parlamentuak onetsi beharko lukete soilik. Akordioen bultzatzaileak, tamalez, etengabe azpilanean ari dira eta mehatxu berria jaurti dute berriki EBtik. Jean-Luc Demartyk –Europako Batzordeko Merkataritza saileko arduradunak– aditzera eman du aurrerantzean merkataritza hitzarmenak berresteko bidea aldatu nahi dutela.

Aiala Elorrieta, Manu Robles-Arangiz fundazioa, Argia 2017/09/24

Duela gutxi arte arrotz ziren guretzat TTIP, CETA eta gisa bereko merkataritza itunak. Belaunaldi berriko merkataritza akordioak dira, eta elite pribatuen interesak indartzea helburu izanik, boteretsuenen alde egiteko tresnak.

Harvey urakanaren irudira, parean duten guztia suntsitzeko gaitasuna dute akordio horiek. Harvey geografoak ezin hobeto jaso zuen “desjabetzearen bidezko metaketa” kontzeptuaren barruan bete-betean erortzen dira.

Bestela esanda, jabekuntza–desjabekuntza prozesuak areagotzen dituzten makineria dira: nazioarteko enpresak geroz eta eskubide gehiagoren jabe izan daitezen, pertsonak, jendartea, gizarte antolatua, emakumeak, etorkinak, langileak, ingurumena eskubidez desjabetzen dituzten bitartean. Harvey urakanaren irudira, parean duten guztia suntsitzeko gaitasuna dute akordio horiek. Harvey geografoak ezin hobeto jaso zuen “desjabetzearen bidezko metaketa” kontzeptuaren barruan bete-betean erortzen dira.

Merkataritza-pakete horien bitartez bermatu nahi da atzerriko edozein enpresak, tokian tokiko enpresen eskubide berberak izango dituztela. 

Belaunaldi berriko akordio horien amarruetako bat, Inbertsore-Estatua auziak ebazteko aurreikusten diren tribunal pribatuen sistema dugu. Mekanismo horri esker, enpresa transnazionalek zabalik dute zuzenean herrialde bateko gobernuaren aurka egiteko bidea. Esate baterako, eskualde jakin bateko gobernuak bere esparruan enplegu lokala sustatzeko gaitasuna ezabatuko litzateke. Merkataritza-pakete horien bitartez bermatu nahi da atzerriko edozein enpresak, tokian tokiko enpresen eskubide berberak izango dituztela. Argudio nahikoa da hori enpresa transnazionalentzat, tokian tokiko gobernuen aurka auziak irekitzeko. Auziok, isun ekonomiko astronomikoak ekartzeaz gain, demokraziaren aurkako eraso larria dira. Izan ere, tokian tokiko gobernuen burujabetza odolustuta geratzen baita.

Mugimendu sozial eta sindikalaren indarrari esker, Barack Obamak ez zuen behar adina sostengu lortu TPP aurrera ateratzeko

Akordio Transpazifikoak (TPP) Ozeano Barearen inguruko hamabi estatu biltzen ditu (Japonia, Kanada, Malaysia, Singapur…) eta harritzekoa badirudi ere, AEBen ezezkoa izan zen 2017ko urtarrilean akordioa bertan behera utzi zuena. Zenbait komunikabide eta botere ekonomikok haustura hura Donald Trumpekin erlazionatzen duten arren, badago bestelako azalpenik. Egiatan, Trump gobernura heldu baino hilabete batzuk lehenago, hitzarmena erorita zegoen AEBetan: mugimendu sozial eta sindikalaren indarrari esker, Barack Obamak ez zuen behar adina sostengu lortu TPP aurrera ateratzeko.

Gizarte presioaren ondorioz, Europako Batzordeak onartu behar izan du akordioak EBko estatu kideen eskumenak ukitzen dituela eta beraz, izaera mistoa duela. Onartua izan dadin 28 estatu kideek eta zenbait gobernu erregionalek berretsi behar dute.

Europan ere protesta antolatuak bere emaitzak jaso ditu TTIP eta CETAren aurkako borrokan, beren onarpena kolokan jartzeraino. Gizartearen presiorik gabe, CETA Europar Batasunaren (EB) erabateko eskumeneko akordiotzat joko zen eta Europako Kontseiluak eta Parlamentuak onetsi beharko lukete soilik. Baina gizarte presioaren ondorioz, Europako Batzordeak onartu behar izan du akordioak EBko estatu kideen eskumenak ukitzen dituela eta beraz, izaera mistoa duela. Hori dela eta, onartua izan dadin 28 estatu kideek eta zenbait gobernu erregionalek berretsi behar dute.

Akordioen bultzatzaileak, tamalez, etengabe azpilanean ari dira eta mehatxu berria jaurti dute berriki EBtik. Jean-Luc Demartyk –Europako Batzordeko Merkataritza saileko arduradunak– aditzera eman du aurrerantzean merkataritza hitzarmenak berresteko bidea aldatu nahi dutela. Aldatu-rekin esan nahi du: akordioen berronespena azkartu eta bidean sor daitezkeen trabak aurretik kendu. Finean, akordioak gaika apurtuta EBko herrialde kideen parte-hartzea saihestu nahi da. Horrela, lehenik eta behin Europako Batzordeak EBren eskumen esklusiboak ukitzen dituen kapituluak hitzartuko lituzke eta kanpo geratzen diren gaiak, gerora, banan-banan negoziatuko lirateke.

Harvey-ren atzetik Irma heldu da bidean topatu duen oro astinduz. Belaunaldi berriko merkataritza akordioak, izenez eta formaz mutatzeko diseinatuta daude, kosta ahala kosta, beraien egitekoa burutu dezaten: desjabetzearen bidezko pilaketa.