Herritarrek zer janari mota hartu aukeratzeko eskubidearen alde

2010/01/12
"Nekazaritza eta elikagai transgenikoak Euskal Herrian" argitalpen berria. Transgenikoak Euskal Herriko soro eta sukaldeetara heldu dira dagoeneko. Edozein teknologia berriren aurrean, galdera ugari sortzen dira, eta transgenikoen auzian ere horixe gertatzen da. Helen Gromenek transgenikoak (OGM) zer diren eta zeintzuk diren nekazaritza eta elikadurarentzat ondorioak aztertzen du, Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak argitaratu duen liburuxka honetan.

Balizko erantzunak aurkitzeko, transgenikoak zer diren zehaztasunez eta sakon aztertu behar da. Horrela baino ezin da ulertu zergatik dagoen euskal gizarteko eta sindikatuetako gehiengoa transgenikorik gabeko nekazaritzaren eta elikagaien alde eta herritarrek zer janari mota hartu aukeratzeko duten eskubidearen alde. Azterlan honetan, esku hartzen duten interes ezberdinek emandako informazioa errepasatu eta aztertu egingo dugu. Interes horietako batzuek nekazaritzako ingeniaritza genetikoa sustatzen dute, beste batzuek, ostera, transgenikorik gabeko nekazaritzaren eta elikagaien alde dihardutelarik.

Irakurri liburuxka          Beste ingurumenari buruzko argitalpen batzuk