Azterketak 49: Feministak garelako, zaintza publikoaren alde.
AZTERKETAK 49 web.pdf
657.3 KB
ELAk 2023ko azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorrarekin bat egin du. Greba horren aldarrikapen nagusia zaintzarako eskubide kolektiboa eraikitzea da, zaintzaren egungo antolaketa soziala eraldatuz. ELAk greba feminista orokor honetarako prestatu duen aldarrikapen taularen edukia azaldu nahi du azterketa honen bidez. Dokumentu honetan, gizon eta emakumeen arteko zaintza-lanen banaketa desberdina, menpekotasun- egoerak eta horiek betetzeko eskaintzen diren zerbitzuekin (publikoak eta pribatuak) zerikusia duten hainbat alderdi aztertuko ditugu. Analisi honen mugak, batez ere, dagoen informazio ofizial eskasak ezartzen ditu. Taula horretan, zaintza-sistema erantzukidea, publikoa, unibertsala, doakoa eta kalitatezkoa eskatzen dugu, eta horretarako beharrezkoa den gastu publikoaren igoera finantzatzeko beharrezkoa den erreforma fiskala.