Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
Manu Robles-Arangiz Institutua kultur fundazioa 1991n sortzen da ELAren eskutik. Eta omenaldi gisa, urte luzez sindikatuaren presidente izan zenaren izena darama. Euskal mugimendu sindikalaren baloreak garatu, sakondu eta zabaltzea dira batez ere fundazioaren helbururik nagusienak.
Hitzaldiak, ikastaroak, mahai-inguruak, publikazioak (liburuak, txostenak, dokumentuak, ikerketak) eta Euskal Herriko sindikagintzaren kultura indartzeko eta sindikalgintzan diharduten pertsonen jakintza maila igotzeko balio dezaketen beste aukerak bultzatzen ditu Manu Robles-Arangiz Institutuak. Helburu horiek lortzeko hainbat lan eta jardunaldi aurrera ateratzen ditu ere zenbait erakundeekin lankidetzan.
2004ean Manu Robles-Arangiz Institutua Ipar Euskal Herrian hasten da jardunean, eta bereak dituen eginkizunak garatzeko (mintzaldiak, mintegiak, argitalpenak, azterlanak, ...) bulego bat zabaltzen du Baionan. Asmoa da Fundazioak Iparraldean ahalik eta autonomia eta ekimen gehienarekin aritzea eta gizarte aurrerabideak eta euskaldunen borondatea kontuan hartzen dituzten pertsona eta mugimenduentzat lankidetza-erreferentzia izatea.