"ELA Nafarra da, ez da kanpoko inondik etorri"
"Langileen testigantzen trasmisioak egiten du kolektiboa"
Xabi Anzak azpimarratu du liburu honek duen balio nagusia Nafarroako militanteen lanaren testigantza jasotzen duela. Militante hauen kontakizunak, hauen esperientziak, eta bere trasmisioak ideologiak baina garrantzia handiago dauka kolektiboaren osaketan.
"Jendea zergatik gerturatzen da erakunde batera, ideologiagatik? Zergatik egiten da bat ELAkoa, Klase sindikatu abertzalea delako? Batez ere jende eredugarriarekin topo egin duelako. Horrek erakartzen du jendea erakunde batera. Pertsonak eta beren kontakizunak dira garrantzitsuena"
Iván Giménezek esan du lan honekin argi geratzen dela ELAk Nafarroan 100 urte daramatzala lanean. "ELA euskal sindikatua da, badakigu, baina ELA era berean Nafar sindikatua da, ez da inondik etorri, hemengoa da. Hortxe dauzkagu 1912tik aurrerako bertako militanteen hainbat eta hainbat testigantza"