(Jardunaldia) Euskal Herria Digitala, Ziberburujabetzara bidean

2021/10/01
EHD.png
Garapen teknologikoak demokrazian, lan munduan, hezkuntzan eta humanitatean izan dezakeen eraginari buruz hausnartzeko, urriaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 16:00etan, Errenteriako Lekuona aretoan Euskal Herria Digitala, Ziberburujabetzara bidean antolatu dugu, IPES, OLATUKOOP, TEKS, IPAR-HEGOA, MANU ROBLES ARANGIZ eta IRATZAR Fundazioek. Animatu eta izena eman!

Azken hamarkadetan bizkortu egin dira sistema kapitalistaren egiturazko zenbait fenomeno, finantza-globalizazioa, lanaren prekarizazioa, demokraziaren pribatizazioa, berotze globala… Testuinguru horretan gainera, jauzi kualitatibo bat gertatu da garapen teknologikoan.

Bilakaera hori soilik elite finantzarioaren alde egon ordez, jendartearen zerbitzura jar dadin, IPES, OLATUKOOP, TEKS, IPAR-HEGOA, MANU ROBLES ARANGIZ eta IRATZAR Fundazioetan iruditzen zaigu digitalizazioaren egungo estadioaren inguruko eztabaida publiko serio bat hasteko unea dela.

Garapen teknologiko honek demokrazian, lan munduan, hezkuntzan eta humanitatean izan dezakeen eraginari buruz hausnartzeko, urriaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 16:00etan, Errenteriako Lekuona aretoan Euskal Herria Digitala, Ziberburujabetzara bidean antolatu dugu.

EHD-aurkezpena.jpg

Jardunaldiari hasiera emateko, Euskal Herria digitala manifestua aurkeztuko dute, Gorka Julio (Talaios Koop) eta Idoia Zengotitabengoa (Iratzar Fundazioa) sustatzaile guztion izenean.

Ondoren, Ekaitz Cancelak (Ikertzailea eta saiogilea) “Salidas políticas al capitalismo digital” ri buruzko hitzartzea eskainiko du, jarraianCecilia Bayok (Grupo de madres y padres aliados con Xnet para la democratización digital de las escuelas)“Privacidad de datos y digitalización democrática de los centros educativos: El plan piloto de Xnet como iniciativa de la sociedad civil organizada” eta bukatzekoJaione Martinezek (Skura kooperatiba bazkidea langilea eta Teks elkarteko kidea “Teks elkartearen aurkezpena: Teknologia libreak. Sortu, sustatu eta saretu”.

Jarraian, demokrazia digitala, hezkuntzaren digitalizazioa, humanitate digitalei lana eta robotizazioari buruz hausnartzeko, lan taldeak osatuko dira.

Izen ematea:

Jardunaldian parte hartzeko izen ematea eskatzen dugu, horretarako formularioa bete egin behar da.

Egitaraua osorik:

  • 16:00 Jardunaldien hasiera eta Euskal Herria digitala manifestuaren aurkezpena:


Gorka Julio (Talaios Koop) eta Idoia Zengotitabengoa (Iratzar Fundazioa) sustatzaile guztion izenean

  • 16:30 Hitzartzeak:


- “Salidas políticas al capitalismo digital”
Ekaitz Cancela (Ikertzailea eta saiogilea):

- Privacidad de datos y digitalización democrática de los centros educativos: El plan piloto de Xnet como iniciativa de la sociedad civil organizada.
Cecilia Bayo (Grupo de madres y padres aliados con Xnet para la democratización digital de las escuelas).

- “Teks elkartearen aurkezpena: Teknologia libreak. Sortu, sustatu eta saretu”.
Jaione Martinez (Skura kooperatiba bazkidea langilea eta Teks elkarteko kidea)

  • 17:30 Lan Taldeak:


- Demokrazia digitala

- Lana eta robotizazioaren gaineko hausnarketa

- Hezkuntzaren digitalizazioa

- Humanitate digitalak

  • 18:30 Plenarioa:


Lan taldeetako ondorioen berri ematea

  • 19:00 Amaiera