Occidental Bilbao hoteleko Kellyen lau izarreko garaipena

2018/04/17
Orain urte bete Occidental Bilbao hoteleko garbitzaileek (Kellyek) 6 eguneko grebarekin lau izarreko garaipena lortu zuten. Emakume hauek lortutakoaren kontakizuna bildu du Aiala Elorrietak "Lau izarretako garaipena" liburuxkan. Liburuxka hau langileen borroken kontakizunak biltzen dituen "Izan eta esan" sailean argitaratu du Manu Robles-Arangiz fundazioak. Bizkaia Irratian Aialari egindako elkarrizketa da hau.