Bernardo Atxaga:"Soldatarik gabe ez dago duintasunik"

2017/01/10
erresidentziakBorrokanBizkaia.jpg
"Jende mordoa da behe-beheko solairuan bizi dena soldata oso txikiarekin. Ez luke horrela izan behar. Aitaren etxean gela asko daude, eta denontzat egon beharko luke gelarik, baita soto-sotoan bizi diren emakume horientzat ere. Gela bakoitzak bere atea, nahi denean sartu eta ateratzeko; askatasuna, eta askatasunarekin batera duintasuna. Eta soldata gabe ez dago duintasunik. Eta gainerako kontuak tontakeriak dira". Bernardo Atxagak Bizkaiko erresidentzietako langileen borroka izan du hizpide Euskadi Irratian.

'Errealitatearen solairuak'

Bernardo AtxagaBernardo Atxaga; Euskadi Irratiko Faktoria saioan 2017/01/09 egindako gogoeta

"Bizkaiko zahar egoitzetako langileak topatu nituen kartelekin kalean. Prekarietateari STOP! 35 lan ordu astean! 75 egun daramatzagu greban, jartzen zuen bertan. Emakumeen protesta Bizkaiko Aldundiari zuzendua zegoen, bera baita erresidentzien erantzule, nahiz eta ohiko joera pribatizatzailearen ildotik erresidentzia ia denak kontzertatuak izan, hau da, diru publikoarekin finantzatu eta enpresa pribatuek kudeatuak."

"Jende mordoa da behe-beheko solairuan bizi dena soldata oso txikiarekin. Ez luke horrela izan behar, aitaren etxean gela asko daude eta denontzat egon beharko luke gelarik, baita soto-sotoan bizi diren emakume horientzat ere. Gela bakoitzak bere atea, nahi denean sartu eta ateratzeko; askatasuna, eta askatasunarekin batera duintasuna. Eta soldata gabe ez dago duintasunik. Eta gainerako kontuak tontakeriak dira".

Atxagaren gogoeta entzun: