Bakearen bost artisauak askatzeko sinadura bilketa

2016/12/19
txetxASKATU2low.jpg
Sareetan abian jarri da bakearen bost artisauen askatasuna eskatzeko sinadura bilketa. Luhuson atxilotu zituzten Txetx Etcheverry, Michel Berhocoirigoin, Michel Bergougnian, Béatrice Haran-Molle eta Stéphane Etchegaray libre nahi ditugulako, sina ezazu eskaera!

Eskaera sinatzeko lotura hemen: SINATU

Bakearen Artisauak askatu

Bortizkeriarik gabeko 5 militante atxilotuak izan dira, ETA organizazio armatuaren armagabetze prozesua abiarazi eta lehen arma multzo baten suntsitzeari ekin dutelako.

Txetx Etcheverry (fundaziokidea eta ELAkidea; Bizi, Alternatiba eta ANV-COP21-eko sortzaile bat), Michel Berhocoirigoin (Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sortzaile eta presidente ohia), Michel Bergouignan (Irulegi euskal apelazioko mahastizain kooperatzailea), Béatrice Haran-Molle (kazetaria) eta Stéphane Etchegaray edo Etxe (ikusentzunezko profesionala, armen suntsitzea filmatu behar zuena) poliziak atxilotu ditu Abenduaren 16an ostiralarekin Luhuson (Ipar Euskal-Herria), ETA-ko armategia neutralizatzen ari zirenean, autoritateen esku uzteko helburuarekin.

Ekintza hori eraman dute, Estatu frantses eta espainolek ez dutelako armagabetze prozesuan fitsik egin, Euskal-Herriko bake prozesuaren jarraipenarentzat izigarri beharrezkoa denean.

Txetx Etcheverry-k, Michel Berhocoirigoin-ek (Euskal-Herriko Laborantza Ganbarako presidente ohia), baita Michel Tubiana-k ere (Giza Eskubideen Elkarteko ohorezko presidentea), beren desmartxa zehaztu zuten prentsari luzatu zizkioten gutunen bidez : "Bitartekari bezala kokatzen gira, menpekotasun edo loturarik ez dugun organizazio armatu baten eta hausnartuarazi nahi dugun Estatu baten artean. (...) Gure ardura berreskuratzea erabaki dugu, bakeari begira baliagarria dela sinesten dugulako. Horregatik, ETA-ri proposatu diogu bere armategia suntsitzearen ardura politikoa jendarte zibilari emaitea. Molde publiko eta asumituan egitea hautatu dugu, eramaiten ditugun engaiamenduak bezala. Engaiamendu hauek publikoak eta gardenak dira. Inplikazio pertsonalak, demokraziaren arrangurak, bortizkerigabearen hautuak ezaugarritzen dituzte."

Bake artisauek eraman duten armategi suntsitze ekintza desmartxa bortizkerigabea, gardena eta kementsuaren ondorioa da, bake prozesu horren aitzinarazteko gisan.

Gobernu frantses eta espainolek bake prozesu huntan konkretuki engaia daitezen eta Aieteko Bakearen Konferentzia Internazionaleko gomendioak segi ditzaten galdegiten dugu.

Txetx Etcheverry, Michel Berhocoirigoin, Michel Bergougnian, Béatrice Haran-Molle, Stéphane Etchegaray bake artisau atxilotuen berehalako askatzea galdegiten dugu.