(Argitalpena) Egoeraren Azterketa 147: Aro berria. Gerra komertziala, belizismoa eta gorakada erreakzionarioa

2025/03/26
azala eus.png
Edizio honetan, argitalpenaren 147. zenbakian, zehatz-mehatz aztertuko dugu zer gertatzen ari den maila globalean. Horregatik, AEBetako egoera ekonomiko, sozial eta politikoan geldituko gara, eta, ondoren, Europako testuingurua eta HEH aztertuko ditugu. Bestalde, txostenak 2024ko estatistika-erakunde nagusien adierazle makroekonomikoak aztertzen ditu, baita aurtengo aurreikuspenak ere. Gainera, moneta-politika eta horrek euriborrean dituen ondorioak aztertuko ditugu. Era berean, inflazioaren krisia amaitu ondoren, prezioen igoerak biztanleriari nola eragin dion eta erosteko ahalmenaren galera egon den aztertuko dugu. Azkenik, enpleguarentzat atal bat gorde dugu, eta 2024an gertatutakoa aztertuko dugu bertan.

(Dokumentu osoa irakurri edo deskargatu. Paperean eskuratzeko, fundazioa@ela.eus helbidera idatzi)

2024an, aurreko urteetan ikusitako joerak mantendu ez ezik, areagotu egin ziren. Gatazka militarrak, geopolitikoak eta komertzialak beste maila batera igaro ziren, ezegonkortasun globala sakonduz. Ekialde hurbileko egoera, palestinarren genozidioa, Errusia eta Ukrainaren arteko gerra, esku-sartzeak eta Alemaniaren eta Frantziaren ahultasun politiko eta ekonomikoa izan ziren urtea markatu zuten gertaera batzuk.

azala eus.pngZalantzarik gabe, 2025 urtea, eta baita hurrengoak ere, Estatu Batuetako presidentetzara Trump itzultzeak markatuko du. Handikiak urrezko aro baten hasiera aldarrikatu du, Gerra komertziala du ikur, muga-zerga gisa, eta horrek nazioarteko testuingurua irauliko du. Europar Batasunak eta beste eragile batzuek sustatutako ikuspegi globalista baten eta Trump buru duen ikuspegi soberanista baten arteko borrokak markatutako testuingurua da, eta haren bilakaerak eragin nabarmena izango du munduko ordenan. Halaber, ultraeskuinaren olatua aurrera egiten ari da planeta
mailan, gainera Trumpen garaipenak mugimendu erreakzionario horri hegoak eman dizkio, guzti hau Europak krisi ekonomikoa duen testuinguruan. Bien bitartean, erretorika belizistak eta militarizaziorako deiek ez dute etenik. Errusiaren eta Ukrainaren arteko bake-negoziazioak gorabehera, mundua gerra aurreko giroan dago. Horren erakusgarri da Europaren berrarmatzea, zeinak EBren defentsarako aurrekontua zeharo handitzea ekarriko du. Zentzu horretan, duela gutxi Mark Ruttek esan zuen "gerra pentsamolde bat hartzeko garaia dela".