Azterketak 45: Soldaten bilakaera Hego Euskal Herrian, pobretzea eta prekarietatea
Azterketak 45.pdf
1.3 MB
Dokumentu honetan, lehenik eta behin, Gipuzkoako soldatak hainbat ikuspuntutatik aztertuko ditugu. Horrek datuak eskaintzen diren azken urtearen (2020 urtea) argazki osoa emango digu, baita 2008ko krisiaz geroztik gertatu denarena ere. Besteak beste, honako hauek aztertuko ditugu: soldata erreala, soldata-desberdintasunak soldataren banaketaren bidez, gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala, migratzaileen egoera eta gazteen prekarietatea. Gainera, 2021eko eta 2022ko soldatei buruzko txostenik ez dugun arren, azken bi urte hauetako langile-klasearen ordainsariekin gertatzen ari dena aipatuko dugu, non inflazioa izan den protagonista nagusia. Horrekin batera, Hego Euskal Herria Europa mailan nola kokatzen den eta produktibitatearen eta soldaten arteko erlazioa aztertuko dugu. Amaitzeko, egoera iraultzeko hainbat neurri proposatzen ditugu.