Klima aldaketa: arriskuak, alternatibak eta sindikatuen ekarpena

2010/05/10
Manu Robles-Arangiz Institutuak izenburu honekin liburuxka bat argitaratu du, "Inguru gaiak" bildumaren barne. Azkenaldian eta zoritxarrez, asko hitz egin da klima aldaketari buruz, gaur egun planetak duen mehatxu handiena baita. Klima aldaketa zer den azaldu behar da. Gizakiak eragindako aldaketa da, aurretik inoiz gertatu ez den bezalakoa. Ikerketa ugari daude klima aldaketaren inguruan eta adostasun handia adierazten dute: klima aldaketa erreala da eta gizakiak eragin du. Hala ere badira ziurtasunaren aurrean begiak itxi eta kontrakoa defendatzen dutenak, interes ezkutuei men eginez.
1. Klima aldaketaren ondorioak.1.1 Ondorioak ingurumenean 1.2 Jendarteak jasango dituen ondorioak 1.3 Ondorio ekonomikoak 2. Kiotoko Protokoloa Negutegi efektuko gas emisioen eboluzioa 3. 2020rako akordio lotesle baterako negoziazioak 4. Kopenhageko COP15, aurreikusitako porrota 5. Sindikatuen ekarpena klima aldaketaren aurkako borrokara 6. Klima aldaketari aurre egiteko alternatibak . 6.1 Klima aldaketari aurre egiteko soluzio faltsuak . · Energia nuklearra · Negutegi efektuko gas igorpen eskubideen salerosketa . · Agroerregaiak · REDD programak 6.2 Klima aldaketari aurre egiteko benetako alternatibak · Sistema energetikoaren aldaketa . · Elikadura subiranotasuna · Kontsumoa gutxitu eta sistema aldatu.

 

Irakurri liburuxka                               Beste inguru gaiak ikusi