Auzolanak Beskoitzeko Robles-Arangiz etxea formakuntza eta bilkura zentro iraunkor bihurtzeko

2026/05/07
BeskoitzeEtxea.jpg
1936ean Manu Robles-Arangiz ELAko presidentea erbesteratu zenetik bizitoki izan duten Beskoitzeko (Lapurdi) Toki Eder etxea Iparraldeko MRA Fundazioari ematea erabaki zuen Robles-Arangiz familiak orain dela urte batzuk. Dohaintza, formalki, Eraiki funtsari egin diote, Fundazioak, ALDAk, Bizik, Patxokik eta Enbatak sortutako irabazi asmorik gabeko dotazio funtsa. Orain Toki Eder etxea Ipar Euskal Herriko Ez-biolentzia Institutu iraunkor bihurtzeko eraberritze lanetan murgilduak gara, besteak beste, auzolanen bitartez.

2025eko urtarrilean egin genuen Robles-Arangiz familiaren dohaintzaren eskertza eta ospakizun ekitaldia.

Beskoitzen plantan emana izanen den formakuntza eta bilkura zentro iraunkorraren lanek aitzina segitzen dute, ondoko data hauekin.

𝗜𝘇𝗲𝗻𝗮 𝗲𝗺𝗮𝗶𝘁𝗲𝗸𝗼 :
👉 Maiatzaren 18an-22an: https://forms.gle/RNBofWuYbn7QZpnv9
👉 Maiatzaren 26an-31an: https://forms.gle/h6avwtCMnFqoHiMr7
👉 Ekainaren 12an-14an: https://forms.gle/PzWimLt7V5xDeFSr6

⚒ Ez da aditua izan behar: laguntza guziak ongi etorriak dira, bai janaria prestatzeko, bai iltzeak sartzeko, bakoitzaren maila edozein izanikan ere!

🙌 Giro atsegin eta solidarioan iraganen den xantierrak ondoko helburua du: Beskoitzeko Leku Eder etxea, Bizi!, Alda eta Manu Robles Arangiz Fundazioak sortu Eraiki Funtsari emana, formakuntza eta bilkura zentro iraunkor bilakatzea. Zentro hori gure eguneroko jardueretarako erabilgarria izanen da (mintegiak, bilkurak, etab.), eta oinarri logistiko gisa ere balioko du (biltegiratzea, artxiboak, materialaren sortzea).