Lan erreformek kontratu prekarioak hedatu dituzte

2009/12/23
Bilbon, 2009ko azaroaren 12an, Manu Robles-Arangiz Institutuak antolatutako “Krisia eta lan-harremanak” mintegian emandako hitzaldia. Isabel Otxoa EHUko irakasleak, “ehun adituen manifestua” kritikatzen du, proposatzen dituzten erreformak orain arteko erreformen bidetik doazelako. Erreforma hauek okerragotu egin dute dualtasuna, aldi baterako kontratuetatik haratago, prekarietate modu asko garatu baitituzte

Lan erreforma eskatzen dutenek, lan merkatuan dualtasunak langile finko eta ez finkoen artean ekarri dituen eskubide desberdinatasunak argudiatuz, benetan bilatzen dutena da langileen eskubideen murrizketa berri bat. Iritzi horren kontra, EHUko irakasle den Isabel Otxoak, “ehun adituen manifestua” krititkatzen du, eta azaltzen du, aurrera eraman diren lan erreforma desberdinek dualtasun hori hedatu, eta aldi baterako kontratuetatik haratago eraman dutela, prekarietatea beste kontratu mota batzuetara ere zabaltzen baita: autonomoak, ETTak, zerbitzu azpikontratazioa, lanordu partziaeko kontratuak, etab.

Bideoak
Audioa Dokumentuak
Isabel Otxoa Krisia eta lan harremanak Audio ikonoa
dokumentuak 6 Eskubideen murrizketa Isabel Otxoa