"Erresidentziak agureak aparkatzeko parking hutsak bihurtu dira"

2019/12/04
Bideo hau ikusi ahal izateko marketing-cookieak onartu behar dituzu.
Ezarritako orduetan soilik egiten da kaka eta pixa. Zukuak urarekin nahasten dira dirua aurrezteko. Janaria ez da freskoa, orain guztia izoztua erosten da, merkeagoa ateratzen da. Dutxa astean behin besterik ez dago. Gainerakoan toallatxo hezeekin egiten da garbiketa. Denbora gutxiago eskatzen du eta dirua aurrezten da. Ez da beldurrezko filma, Gipuzkoako zahar-etxeetan gertatzen dena da. Batzuentzat negozio biribila; beste batzuentzat, ordea, tratu txar instituzionala. Langile, erabiltzaile eta senideek kontatzen dizute, lehen pertsonan, bideo honetan.