Elikadura burujabetza: planeta hotzitzeko eta bere biztanleria elikatzeko 5 urrats

2015/03/23
elikadura.jpg
1) Zorua zaindu 2) Laborantza naturala, kimikorik gabea 3) Kilometroak murriztu eta elikagai freskoetan zentratu 4) Lurra nekazariei itzuli eta mega-landetxeak gelditu 5) Soluzio faltsurik ez, egin dezagun funtzionatzen duena

La Vía Campesina/GRAIN

Sakatu hemen infografia ikusteko


Nola eragiten du krisi klimatikoan elikadura sistema agroindustrialak

Berotegi efektua duten gas isurketen (BEG) % 44-%57ak elikadura sistema globalean du jatorria.

Deforestazioa edo oihan-galtzea: %15-18

Mundu osoan zehar, nekazaritza industriala sabana, hezegune eta basoetan barneratzen da eta lursail erraldoiak lanberritzen ditu. FAO erakundeak dioenez, nekazaritza mugen hedapena oihan-galtzearen %70-90 aren erantzule da. Deforestazioaren erdiaren atzean, esportazioetara bideratuta dauden nekazaritza produktu gutxi batzuk daude. Nekazaritza industriala BEG isurketen % 15-18aren erantzule da, eragiten duen baso-galtzea dela eta.

Nekazaritza prozesuak: %11-15

Nekazaritza prozesuek beren kabuz BEG isurketen % 11-15 eragiten dutela aitortzea ohikoa da. Ongarri eta plagizida kimikoen erabilera, traktore eta ureztatzeko makineriarentzat gasolina, eta era intentsiboan hazitako animalien gehiegizko gorotzak dira isurketen gehiengoaren jatorria.

Garraioa: %5-6

Elikadura sistema industrialak mundu mailako bidai agentzia baten moduan jokatzen du. Argentinan ekoiztuak izan daitezkeen pentzuak, Txinatik Txilera esportatu diren oilaskoak elikatzeko erabil daitezke, eta gerora, Ameriketako Estatu Batuetan McDonald's batean kontsumi daitezke. Kontsumitzen dugun janariaren zati handi bat, urrun ekoiztuta dago, eta milaka kilometro egiten ditu guregana heldu aurretik. Esan genezake (hurbilketa kontserbadore batetik), garraioak eragindako BEG isurketen laurdena dagokiola elikagaien garraiori, hau da, BEG isurketa globalen %5-6.

Prozesamendu eta paketeratzea % 8-10%

Prozesamendua pausu zinez errentagarria da elikagaien industriaren katean. Elikagaiak kontsumitzeko prest dauden plater bihurtzeak, ogitartekoak eta edariak egiteak energia kantitate ikaragarriak eskatzen ditu, batez ere karbono itxuran. Gauza bera gertatzen da produktu hauen paketeratzean. Prozesamendu eta paketeratzearen bidez elikadura industriak supermerkatu eta dendetako apalak betetzea lortzen dute, ehundaka marka eta formatu desberdinekin. Honek itzelezko BEG isurketa kantitatea sortarazten du: isurketa totalen %8-10.

Hozketa-sistema eta txikizkako salmenta: %2-4

Elikagaiak supermerkatu eta zabor-janari kateetan banatzeko sistema moderno globalen euskarria, hozketa sistema da. Nora elikagai sistema industriala, hara “hotzaren katea”. Hozketa-sistema mundu mailako energia kontsumoaren %15aren erantzulea da. Kontuan hartzen badugu hoztaile kimikoen ihesak BEG isurketen iturri garrantzitsua direla, elikagaiei isurketa globalen %1-2 dagokie. Produktu horien txikizkako salmentari berriz, beste %1-2.

Hondakinak: %3-4

Elikagai sistema industrialak produzitzen duen janariaren ia erdia baztertu egiten du. Hondakin hauetako asko zabor multzo handietan usteldu egiten da BEG isurketak sortaraziz. Isurketa globalen %3,5/4,5ak hondakinetan du jatorria eta hondakinen %90a, elikagai industriarik datozen materia eta sustantziek sortua da.

Elikadura subiranotasuna: 5 urrats planeta hoztu eta jendea elikatzeko

1. Zorua zaindu.

Elikagai/klima ekuazioak bere sustraia du lurrean. Sostengaezina den nekazaritzaren hedatzeak, XX. mendean zehar goldagarriak ziren lurretan zegoen materia organikoaren %30-75 hondatzea ekarri du, eta bazkaleku eta larretako materia organikoaren %50 aren desgerpena. Materia organikoaren galera masiboak gaur egun atmosferan dugun gehigizeko CO2aren %25/40 eragin du. Hala ere, atmosferan dagoen CO2 hau lurrera itzultzea posible da, baldin eta nekazal komunitateek belaunaldietan zehar mantendu dituzten praktikak berriz ezarzten baditugun. Mundu mailan politika eta pizgarri egokiak egongo balira, posible litzateke nekazaritza industrialaren etorrera baino lehen lurrean zeuden materia organiko mailak berreskuratzea (50 bat urtetan, gutxi-gora behera). Honek BEG duten isurketek %24-26ean orekatzea ahalbidetuko luke.

2. Laborantza naturala, kimikorik gabea. Landetxe industrialetako produktu kimikoen erabilera etengabe doa gorantz, lurrak agortu egiten dira, eta inzektizida eda herbizidek dagoeneko ez dute eraginik izurrite eta belarrengan. Hala ere, nekazariek munduan zehar gorde egin dute jakintza, laborantza eta abeltzaintzaren dibertsitatea, produktu kimikoetara joateko beharrik gabe. Beren sistemak dibertsifikatu egiten dituzte polikultiboen bitartez, laborantza eta abeltzaintza uztartzen dituzte eta zuhaitz eta landaretza basatia gehitzen dute. Praktika hauek lurraren potentzial produktiboa handitzen dute, lurzoruaren emankortasuna hobetu eta higadura ekiditen dutelako. Urterik urtera lurrean metatutako materia organikoa gora doa eta posible da urtero elikagai gehiago ekoiztea.

3. Kilometroak murriztu eta elikagai freskoetan zentratu.

Munduan zehar elikagaiak eraman eta ekartzen dituen garraio logika korporatiboak, ez du inongo zentzurik. Hauxe da, elikagaien industrian, BEG isurketa gehien eragiten duen jarduera. Sistema honek isurketa maila murriztu lezake, elikagaien ekoizpena merkatu lokal eta produktu freskoetara bideratu eta haragi merke eta janari prozesatuetatik urrunduko balitz. Hau lortzea, behar bada, borrokarik zailena izan liteke, korporazio eta gobernuak oso inplikatuta baitaude elikagai eta edarien merkataritzaren hedapenean.

4. Lurra nekazariei itzuli eta mega-landetxeak gelditu

Azken berrogeita hamar urteetan, 140 bat milioi hektarea –Indiako nekazaritza lur guztien pareko- lau landaketak bereganatu zuten: soja, oliorako palma, kanola, eta azukre kanabera. BEG isurketa nabarmenak eragiten dituzte lau hauek landatzeko eremu globalek (eta baita helburu industrialekin landatzen den artoa), eta eremu honek gora egingo du politikak aldatzen ez baditugu. Gaur egun, nekazari eta produktore txikiak nekazaritza lurren laurdenean estututa bizi dira, eta hala ere, mundu mailan elikagai kantitate handiena ekoizten jarraitzen dute: herrialde ez industrialetan, elikagaien %80 FAOren arabera. Nekazariek produktu hauek, produktore erraldoiek baino eraginkortasun handiagoerekin ekoizten dituzte, eta planetarentzat hobeak diren baldintzetan gainera. Nekazari txikien mesederako lurren mundu mailako birbanaketa batek, BEG isurketa erdira murritu lezake, hamarkada batzuen epean, lurren emankortasuna berreskuratzen lagunduko duten politikekin eta bertako merkataritza indartzen duten politikekin uztartzen bada.

5. Soluzio faltsurik ez, egin dezagun funtzionatzen duena.

Gero eta gehiago esaten da elikagaiak zentralak direla klima aldaketarako. Zenbait txostenek eta nazioarteko gailurrek onartu dute elikagaiak eta nekazaritza eragile garrantzitsuak direla BEG isurketei dagokienez eta aldaketa klimatikoak sekulako erronkak dakarzkio hazten ari den biztanleria globala elikatzeko gure gaitasunari.  Dena den, elikagaien ekoizpen eta banaketa industrial hegemonikoari aurre egiteko inolako borondate politikorik ez dago: gobernu eta korporazioek oraindik ere faltsuak diren konponbideak proposatzen dizkigute... Proposatzen dizkiguten soluzio hauek ez dute ezertarako balio, den denak benetakoa den konponbide bakarren aurka doazelako: korporazioek gobernatzen duten nekazaritza elikagaien industria sistematik, elikagai sistema lokaletara igarotzea, nekazari-komunitateen esku dagoen sistema batera biratzea.