NATOk 40 urte: Langile klasea indartu inperialismoari aurre egiteko
NATOk 40 urte: Langile klasea indartu inperialismoari aurre egiteko
2026/03/11
Duela 40 urte egin zen NATOan integratzeari buruzko estatu mailako erreferenduma; orduan Hego Euskal Herrian gehiengoak aurka bozkatu zuen. Urteurren hori olatu inperialista eta gerra betean iritsi da. Horregatik, ELAren Nazio Batzordeak dokumentu politiko hau ondu du egungo testuinguruaren aurrean sindikatuaren jarrera zehazteko eta, AEBekiko mende erdi baino gehiagoko menpekotasunaren ondoren, NATO desegitea exijitzeko.
Dokumentuak egungo testuinguruaren analisi zabala jasotzen du, eta agerian uzten du Europako politikak aldatzeko premia: Europako eta berau osatzen duten herrien subiranotasuna defendatzkoa defendatzeko, eta aberastasunaren banaketa bidezkoa bermatzeko, etxebizitzarako eskubidea babesteko, genero berdintasuna sustatzea, planetaren mugak errespetatzeko eta sektore estrategikoetan kontrol publikoa ezartzeko, besteak beste.
Neurri horiek funtsezkoak dira faxismoaren gorakadari aurre egiteko eta bakean, demokrazian, nazioarteko zuzenbidearekiko errespetuan eta aniztasunean oinarritutako nazioarteko ordena berri bat ezartzeko.