ABERRI EGUNA 2023: Borroka sozialak errepublika sortzen du
AberriEguna2023-2.pdf
371.5 KB
Aberri Egunez ELAko militanteok berretsi egin nahi dugu errepublika izateko borondatea. Badakigu estatu bat izateak ez duela derrigor eta berehala justizia sozialik bermatzen, ez eta jendearen askatasuna ere. Baina estatu horien parte izateak ere ez digu aukera ematen. Horregatik, errepublika izateko gure nahia borroka sozialetan islatzen da, nazio-, hizkuntz-, klase- zein genero-zapalkuntza ororen aurkako lanean.