Eusko Eguna: Besta herrikoi handia, larunbatean, Ezpeletan

2023/04/12
eusko-eguna-couv-fb-copie-1024x362.jpg
Ipar Euskal Herriko tokiko monetaren 10. urtebetetzea ospatzeko aukera izanen da, Eusko Eguna besta herrikoiari esker. Topaketak egin eta elkar ezagutzeko memento garrantzitsua da gertakari hau, eta kultura, ekonomia, laborantza, alternatibak eta elkartasuna uztartzen ditu. Urtebetetze hau Europako tokiko monetarik handiena bilakatu den euskoa garatzeko interesa izan duten edo lagundu duten pertsona guziak elkarretaratzeko parada ezin hobea da.

Jin euskoaren 10. urtebetetzea ospatzera!

Apirilaren 15ean, larunbatean, Ezpeletan, Eusko Eguna, urteroko besta herrikoi handia, topagune eta elkartrukerako memento garrantzitsua izanen da, kultura-, ekonomia-, laborantza-, alternatiba- eta elkartasun-dinamikak uztartuko dituena.

Egun osoa urririk izanen da, denei irekia, 10:00etatik 20:00etara. Jende guziei eskainitako egitarau aberatsa izanen da:

  • Tokiko ekoizle eta sortzaileen merkatua
  • Haurren xokoa, animazio anitzekin egun osoan
  • Elkarteen herrixka, animazioekin
  • Mintzaldiak
  • Laborarien bazkaria, merkatuko produktuekin
  • Herriko ostalerrek proposatu sukaldeburuen pintxoa
  • Ezpeletako herriaren bisita gidatua
  • Eta orain zer? dantza ikuskizuna, Oinak Arinekin
  • Herri kirolak
  • Musika animazioak: Alaine Txaranga, Tipli Tapla batucada, Herrian Kantuz
  • Gaueko kontzertuak: Willis Drummond, Mouss & Hakim (Zebda), Le Bal du Samedi Soir (15 eusko/€ han berean, 12 eusko/€ aurre salmentan)
  • After-a DJ K-PÜXekin 05:00ak arte (kanpalekua lekuan bertan)

EGITARAUA
ETA TXARTELDEGIA