Lan-erreformaren ostean, behin-behinekotasuna areagotu egin da

2011/03/07
ELAren Bulego Teknikoak gauzatutako "Egoeraren azterketa 119” argitaratu du Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak. Egoeraren azterketa honetan, besteak beste, ekonomiaren zalantzazko etorkizuna agerian utzi, eta enplegua ez dela suspertzen baieztatzen da, zoritxarrez. Ikusten denez, gainera, langabezian daudenen %36,5ek ez dute inolako prestaziorik kobratzen. Lan-erreformaren ostean, behin-behinekotasuna areagotu egin da, Gobernuak juxtu kontrakoa iragarri bazuen ere.

Eta hori gutxi izanen balitz, soldataren aurkako erasoa gainean datorkigu. Honi aurre egiteko, KPIaren gainetik negoziatzearen garrantzia azpimarratu behar da. Aurtengo puntako gaiari dagokionez, Nafarroan sinatutako Plan Moderna daukagu: honen inguruan, ELAren balorazioa ezin kritikoagoa dela ezagutzera eman du Egoeraren Azterketa 119 zenbaki honek.  Edukiak:

Hego Euskal Herriko lan eta ekonomi egoeraren adierazleak. Egoera sozial eta ekonomikoaren azterketa: 1. Ekonomiaren bilakaera. 2. Enplegua ez da suspertzen. 3. Behin-behinekotasunak gorantz jarraitzen du. 4. Langabeziaren bilakaera ezberdina, iturriaren arabera. 5. Langabetuen %36,5ek ez dute inolako prestaziorik jasotzen. 6. Prezioen igoera. Hileko puntako gaia: Plan Moderna delakoaren balorazioa: 1. Moderna Fundazioaren xedea eta egitura. 2. Finantzaketa. 3. Ekintzen alderdi azpimagarriak. 4. ELAren balorazioa.


Dokumentua irakurri