Ezerezetik duintasunerako bidea

2012/06/11
ariznavarra.JPG
“Hain dira txarrak gure lan-kondizioak, ezen zer galdurik ez baitugu” (2002an esana) “Soldata eta lan-kondizio duinak ditugu; inork ez gaitu menderatuko. Are garrantzitsuagoa: eredu insolidario eta pribatizatzaile baten hedapena gerarazi egin dugu” (2010eko abenduan esana) Zortzi urteko aldea dago bi esaldi horien artean. Denborak ez ezik, ordea, beste zerbaitek ere bereizten ditu: egoera aldarazi zuen borroka batek.

Testu osoa irakurri

Zortzi urteko aldea dago bi esaldi horien artean. Denborak ez ezik, ordea,beste zerbaitek ere bereizten ditu: egoera aldarazi zuen borroka batek;katearen mailarik ahulena indartu zuen borroka batek (hilean 590 euroirabazten zituzten ehun bat emakume ziren, interes desberdinak zituztenak,eta beren buruan konfiantza handirik ez), elkartasun-, kemen- etaerresistentzia-uhin izugarri batean. Ez Arabako Aldundiak, ezAriznavarrako egoitza geriatrikoko (Gasteiz) zuzendaritzak, ez Mapfrek(enpresa erraldoia) ezin izan ditu menderatu emakumeok.

 

Bi greba sonatu egin dituzte Ariznavarrako emakumeek: lehenbizikoa(zortzi hilabetekoa), 2002tik 2003ra; bigarrena (1.136 egunekoa), 2008kootsailaren 18tik 2010eko abenduaren 16ra. Ez da izan, guk dakigula, langatazkahain luzerik Europa osoan, ezta, seguru aski, borrokarako irmotasun,konfiantza eta trinkotasun hain eredugarririk ere.

“Hain zen nabarmena arrazoi genuela, ezen aurrera egitea beste biderikez geneukan”. Horrela laburbildu dute egoera ordezkari sindikalek(ELAkoak, guztiak), borrokaren buru jardun eta zortzi urteotan 100 emakumeeta hiru gizonezkoren laguntzaile eta bitartekari izan direnek. Epehorretan, lan-munduko katearen begirik ahulena izatetik borroka-ereduizatera aldatu dira langile horiek, eta haietaz harro gaude ELAko kideok(100.000tik gora). Vicky Holgado, Beni Rubio, Ana González, MaríaEugenia Nagore, Rebeca Ochoa, Yolanda Briz eta Ainhoa Viteri dira urtehauetako mezuaren eta kronikaren ahotsa. “Urte gogorrak, oso gogorrak;baina, egoera berean, berriro ere gauza bera egingo genuke. Borroka ezda amaitu, irabazi dugunari eutsi egin behar diogu eta. Atzerapausorik?Ezta bat bera ere!”.