Eraberritzeko, greban: Euskal sindikalgintzaren antolakuntza estrategiak eta erresistentzia kutxaren erabilera
(Ikerketa osorik irakurri hemen)
Ikerlan akademiko hau zinez garrantzitsua da, beste gauza askoren artean, kontrabotereko euskal sindikalgintzaren izaera balioan jartzen duelako. Izan ere, kontrabotereko sindikalgintza jomugan dagoen garaian, akademiatik guzti honi merezi zaion arreta eskaintzea, ez da egunero gertatzen den gauza. Ikerlariek, besteak beste, Europa osoan greba gehien antolatzen dituen herrialdea Euskal Herria dela nabarmentzen dute. Fenomeno honen atzean, kontraboterean kokatzen diren sindikatuen nagusitasuna dago (ELA eta LAB sindikatuak alegia) eta elkarren artean erlazionatuta dauden beste hainbat gako:
- Elkarrizketa sozialaren aurrean, Kontrabotere sindikalismoa: prozesu neoliberalaren deslegitimazioa posible egiten du horrek.
- Antolakuntza gaitasuna
- Afiliazioaren garrantzia
- Ordezkaritza sindikal zabala: gehiengo sindikala.
- Autofinantziazio gaitasuna: estrategia autonomoa garatzeko giltza eta kontraboterean kokatzeko indarra ematen diona.
- Erresistentzia-kutxaren garrantzia.
Ikerketa lan mamitsu honetan murgildu ahal izateko:
- Berria egunkarian argitaratutako "Greben liderraren arrazoiak"
- Euskadi Irratian, Jin eta Joan saioan, ikerketari buruz egindako erreportaia: