Bizi! elkartea eta Manu Robles-Arangiz Institutuaren Fundazioaren arteko hitzarmena
2010/07/21
Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak eta Bizi!k ofizializatu dute elkarkidetza bat, elkarrekin antolatzeko formakuntza saioak (hitzaldiak, mintegiak, etab.) Hitzarmenaren helburua da formakuntza altermundialista, ekologiko eta sozial baten planoaren gauzatzea urte bateko iraupenarekin.
Hitzarmen honek hunkitzen dituen bi entitateek beren independentzia osoa atxikitzen dute beren beste aktibitateentzat. Bestalde, hitzarmen honek askatasun osoa uzten du izenpetzaileei bakotxak bere aldetik formakuntza aktibitaten berezien antolatzea hitzarmen honek hunkitzen duten programa amankomunatik kanpo.
Bizi!rekin sinatutako hitzarmen honekin, Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak sakontzen ditu Iparraldean garatzen duen aktibitatea eta beste elkarte sozialekin izaten dituen harremanak.