Xavier Antich (Omnium Cultural): "Errazagoa da autodeterminazioa Errege Magoek ekartzea, Estatu espainiarrak ematea baino"

2024/06/09
“Ez dugu Estatua erreformatzeko inolako asmorik, joan egin nahi dugu.” “Amnistia erloju-bonba bat da Estatuaren bihotzean.” “Behin amnistia lortuta, Òmnium Cultural antolakuntza indartzen ari da autodeterminazioa lortzeko hurrengo saiakera behin betikoa izan dadin.” Xavier Antich Òmnium Culturaleko presidenteak hitzaldi mamitsua eman zuen Kataluniako egoeraz eta hurrengo urteetarako estrategiaz, ekainaren 7an, ELA sindikatuaren Nazio Kontseiluaren aurrean.