Asbjorn Wahl norvegiarraren ponentzia argitaratu du Fundazioak
2009/02/25
"El legado ideológico del pacto social y su fracaso" du izenburua eta Dokumentuak saileko 15. argitalpena da
Europako sindikalgintza defentsiban dago. Ez hori bakarrik, krisialdi politiko eta ideologiko sakonean dago. Irudipen nagusia da sindikatuek, oraingoz, ez direla gai beren kideen interes ekonomiko eta sozialak defenditzeko. Atzera egin dute sektore eta industria guztietan. Ondorioz, Bigarren Mundu Gerra osteko mundu kapitalistako sindikalgintza indartsu eta eragin handikoa oso nahasirik aurkitzen da gaur egun, ez du ikuspegi garbirik eta zalantzan dabil bere norabide sozial eta politiko berrian. Harrigarriena da Gerra osteko aldian, sindikalgintza indartu zuten teoria, analisi eta politika berberak bihurtu direla orain bere zama astunena. Itun sozialaren politiken ondare ideologikoak bide okerretik darama gaur egun sindikalgintza....