Ikarorik gabe Greziara begira

2015/01/23
atenas.jpg
Hau da Manu Robles-Arangiz Institutuaren lehen irratsaioa Bilboko 97 irratian. Bertan Greziari buruz aritu ginen eta zorraren auditoriari buruz, Hauteskunde bezperatan Syrizaren garaipenak Europan sortzen duen tentsioaz, Eric Toussaint, Maria Lucia Fattorelli eta Antonio Cuestaren lanez hitz egin genuen.

Íkarorik gabe saioa estreinatu berri dugu Bilboko 97 irratian. Lehen irratsaio honetan Grezian jarri genuen begirada; zorrarden auditoriaz eta  hauteskunde bezperatan Syrizaren garaipenak Europan piztu duen tentsioaz jardun genuen. Piztu irratia!

Arreta berezia eskaini genien bi libururi, eta biak eskuragarri dituzue gure webgunean.

Liburuak paperean eskuratu nahi izatekotan jar zaitezte harremanetan gurekin fundazioa@elasind.org bidez.