2021eko militante formakuntza saioen Iparraldeko egitaraua!
2021/03/18
Iparraldeko Bizi! eta Alda mugimenduekin batera 2021 urterako antolatu dugun trebakuntza egitarau eta egutegia zuekin partekatzen dugu hemen, ikastaroetan parte hartzeko interesik duenak izena eman ahal izan dezan.
- Urteko egitaraua honen azpian aurkituko duzue. Ez duda, so egiozue erregularki: formakuntza eskaintza indartu daiteke urtean zehar saio berriren irekitzearekin!
- Saio bakoitza prezio librean da, izena aitzinetik eman behar duzue. Izen emateak , saioak antolatu arau, orrialde huntan egiten dira.
- Osagarri neurrien arabera, formakuntza saioen datak eta baldintzak alda daitezke (bilkura fisikoak edo interneten bidezkoak) .
Egitaraua
Izen ematea
- Nola egin mundu osoak ene ekintzaren berri ukan dezan? Martxoaren 4an, osteguna, 18:30-20:30 – Izen emateko epea bukaturik
- Sare sozialak: klik egiten jakitea. Martxoaren 11n, osteguna, 19:00-21:00 – Izen emateko epea bukaturik
- Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen 60 urteetako historia. Apirilean – Izen emateko epea ez da oraino zabalik
- Oinarri guziak aktibista bilakatzeko! Apirilean – Izen emateko epea ez da oraino zabalik
- “Bizilekuaren arazoa Iparraldean” gaiari buruzko formakuntza-asteburua. Ekainean – Izen ematea: https://forms.gle/gyAKKYoe5p7n3rET6
- 2021eko Klima Egonaldia – Uztailean – Izen emateko epea ez da oraino zabalik
- Bortizkeriarik gabeko ekintzari buruzko formakuntza – Udan – Izen emateko epea ez da oraino zabalik
- Estrategiari buruzko formakuntza – Udan – Izen emateko epea ez da oraino zabalik
- Nola egin justizia klimatiko eta sozialaren aldeko borrokak molde eraginkorrean eramateko? – Udan – Izen emateko epea ez da oraino zabalik
- Ongi antolatzea bilkura eraginkorrak egiteko, posible da! – Udan – Izen emateko epea ez da oraino zabalik
- Jendaurrean hitza hartu zure erakundearen ahotsa ekartzeko – Uda – Izen-emateak ez dira oraino irekiak.
- Izan zaitez gure ekintzetako komunikatzaile independentea – Uda – Izen-emateak ez dira oraino irekiak.
- Euskal Herriko Historia – Uda – Izen-emateak ez dira oraino irekiak.
- Nola eraman klima eta justizia sozialaren aldeko borroka eraginkorrak? – Udazkena – Izen emateak ez dira oraino irekiak.
- Bilkura eraginkorrak egiteko ongi antolatzea, posible da! – Udazkena – Izen emateak ez dira oraino irekiak.
- Bortizkeriarik gabeko ekintzetan formatzea: aktibista izateko oinarri guziak! – Udazkena – Izen emateak ez dira oraino irekiak.
- Donibane Lohizuneko Surf Parkearen aurkako borroka: borroka irabazi baten lekukotasuna – Udazkena – Izen emateak ez dira oraino irekiak.