Krisialdiak badu generorik

2009/03/03
Emakume langilearen nazioareteko eguna dela eta, ELAren Emakumeen Alorrak aldizkaria atera du. "Geure buruaren jabe, + salarios, + empleos, + igualdad" lemapean Martxoaren 8a ospatuko du ELAk.

(...) Espainiar estatuan, lehen aldiz, emakumezkoak baino gehiago dira gizonezko langabeak. Datua zagutzera eman zenetik hipotesi bakarra zabaldu da: krisialdi honek gizonezkoak kaltetuko ditu makumezkoak baino gehiago. Begi bistakoa da, oraingoz, krisiak zein sektoretan ekarri dituen kaleratze eta lan erregulazio espedienteak: industria arloan, esaterako. Eta, jakina da, sektore horietan lanean dabiltzanak gizonezkoak direla, nagusiki. Baina krisialdiak generorik duen ala ez baloratzeko orduan ez da nahikoa gizon eta emakume langabetu kopurua alderatzea. (...)