Hego Euskal Herriko presio fiskala Europako txikienetakoa da
![PresioFiskala.JPG PresioFiskala.JPG](https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/hego-euskal-herriko-presio-fiskala-europako-txikienetakoa-da-1/@@images/9684722a-b047-42dd-9f7b-01016565c608.jpeg)
Presio fiskala da barne produktu gordinaren zer portzentaje biltzen duten Administrazio guztiek. HEHrako eskura dagoen azken datua 2012koa da. Datu horren arabera, presio fiskala BPGaren %31,1 da (zerga hitzartu, udal zerga eta Gizarte Segurantzarako kotizazioen artean). Hala ere, Europarako azken datu ezaguna 2011koa da, eta, urte hartan, 27-EBko presio fiskala, batez beste, % 38,8 izan zen. Beraz, HEHrekiko aldea BPGaren 7,7 puntukoa da.