Etxez etxe sindikalismo feminista zaintzen. Gipuzkoako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen antolaketa, borroka eta lorpenak
Etxez etxe sindikalismo feminista zaintzen-2.pdf
457.2 KB
Argitalpen honek jasotzen ditu 2024ko azaroaren 29an EHUko Leioako campusean egindako Lana eta sindikalismoa XXI. mendean kongresuko “Feminismoa eta zaintza lanak” mahainguruan eta 2015eko otsailaren 18an Baionan Jon Palaisen “Borroka guztien ama” liburuaren aurkezpenean egindako hitzaldietan esandakoak.
Bi hitzaldietan, modu desberdinetan bada ere, jardun zuen etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen antolakuntza lan feministaz eta lortzen ari diren garaipen garrantzitsuen gako nagusiez. Era berean, azpimarratu zuen indar harremanean hobetzeko eta jendea borrokara erakartzeko bortizkeriarik gabeko estrategiaren eraginkortasuna.
Izan ere, ELAk urteak daramatza sindikalismoaren antolakuntza tresnak borroka feministarekin uztartzeko ahaleginean. Prekarizatutako eta feminizaturiko esparruetara gerturatu, antolakuntza sustatu eta borrokaren bidez garaipen esanguratsuak lortzen. Gipuzkoako etxez etxeko laguntza zerbitzua bada adibide horietako bat.
