Muñoz: "Eusko Jaurlaritza gezurretan ari da; murrizketak badira"

2016/02/16
Adolfo Muñoz, "Txiki", ELAko idazkari nagusiak esan du Eusko Jaurlaritza "isilpeko murrizketak" egiten ari dela: lizitazioak kostua baino%40 merkeago ematen dira, lan egingo duten pertsonan soldata eta baldintzen lepotik. Muñoz gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan elkarrizketatu dute; halaber, bertan salatu du iaz gertatu den prekarietatearen hazkundea.