Eguna ez da amaitzen... emakumeentzat

2013/05/17
amantalak.jpg
Aita telebista ikusten ari zen eta ama liburu bat irakurtzen azken honek esan zuenean “ nekatuta nago, berandu da, ohera noa”. Sukaldera joan zen hurrengo egunean eskolara eraman behar zuen tupper-a prestatzera. Uretan jarri zuen telebista ikusten jan genituen palomiten ontzia, barazkiak atera zituen izozkailutik hurrengo eguneko afarirako. Zereal nahikorik gelditzen zen egiaztatu zuen, azukre ontzia bete zuen, gosarirako koilaratxo eta katiluak mahai gainean jarri zituen eta kafe makina prest utzi zuen.

Qué hacemo con el trabajo liburutik hartua (Juan Jose Castillo (coord.), Akal, 2013)

Arropa bustia eseki zuen, arropa zikina garbigailuan sartu, alkandora bat lixatu eta botoi bat josi zuen, jostailuak jaso zituen, telefonoa kargatzen ipini eta telefono gida jaso zuen. Landareak ureztatu zituen, zakar poltsa lotu eta toalla bat eseki zuen. Aharrausi egin, nagiak atera eta logelara abiatu zen.

Momentu batez gelditu egin zen andereñoari ohartxo bat idazteko, txangorako dirua kontatu zuen eta aulki azpian zegoen liburua hartu zuen. Lagun batentzako zorion txartela sinatu zuen, gutun azalean bere helbidea idatzi eta medikuarentzat errezetak hartu zituen, bere poltsaren ondoan utziz, ahaztu ez zitzan. Etxea astean behin garbitzen duen etxeko langilearentzat ohartxo bat idatzi eta ordaintzeko dirua prestatu zuen.

Amak, ondoren, aurpegia garbitu, ximurren kontrako krema eman eta hortzak eta azazkalak garbitu zituen. Aitak oihu egin zuen “ez zindoazen ohera?” “Bai, horretan nabil”, erantzun zion berak.

Txakurraren ontzian ur pixka bat jarri eta katua balkoira atera zuen, atea giltzarekin itxi zuen eta sarrerako argia itzali.

Alabei eta semeari begiratu bat eman zien, argiak eta telebista itzali zizkien, kamiseta bat jaso zuen, galtzerdiak arropa zikinen saskira bota zituen eta oraindik etxeko lanak egiten ari zen alabarekin hitz egin zuen lagun batekin, parkean, izan zuen eztabaidaz. Bere logelan jada, iratzargailua jarri zuen, hurrengo eguneko arropa prestatu  eta zapatak nolabait txukundu zituen. Hiru gauza gehitu zizkion premiazko gauzen zerrendako beste seiei eta helburu propioak lortzen irudikatu zuen bere burua.

Momentu horretan, aitak telebista itzali eta esan zuen “ohera noa”. Eta hortzak garbitu eta pijama jarri ondoren ohean zegoen.