SDR Amazon. Erraldoia belauniko
Izan ta Esan 14 SDR Amazon Eus.pdf
2.1 MB
Argitalpen honetan Amazonen Oiartzungo banaketa gunean diharduen SDR enpresako langileen borroka eta aurrekaririk gabeko garaipena kontatzen dugu.
Jakina da transnazionalak azpikontrata eta autonomo faltsuen bidez, langileak esplotatzen dituela oinarrizko eskubideak, legeak eta aplikatu beharreko hitzarmenei muzin eginez. Istorio honek, ordea, azpikontrata xume bateko langileek, antolatu, egitura hori guztia agerian utzi eta aitzindaria den lorpenera nola iritsi ziren kontatzen du.
Amazonen eta antzeko transnazionalen aurkako borrokan bide berriak irekitzen dituen garaipena da. Irekitzen diren bide berri hauetako garaipenen kontaketa egiten jarraituko dugu.