Aitziber Aranberri (Gipuzkoako Erresidentziak): « Gure lan baldintzak eta zaintzen ditugun adinekoen ongizatea hobetzeko 250 greba egunetik gora egin ditugu»
2022/01/19
ELAk parte hartu zuen azaroaren 11, 12 eta 13an egindako Nazioarteko IV. MarxFem Konferentzian. Zehazki, Aitziber Aranberri Gipuzkoako erresidentzietako langile grebalariak parte hartu zuen, eta greba feminista bat antolatzeak eta bizitzeak dakarrenaz hausnartu zuen.
ELAk parte hartu zuen azaroaren 11, 12 eta 13an egindako Nazioarteko IV. MarxFem Konferentzian.
Zehazki, Aitziber Aranberri Gipuzkoako erresidentzietako langile grebalariak parte hartu zuen (17:30 minututik aurrera). Erresidentzien sektorea, beste sektore feminizatu askotan bezala, erabat feminizatuta dago eta emakumeek soldata arrakala (%30), partzialtasun handia, aldibatekotasuna eta prekarietatea pairatzen dute. Zuriketa moreaz eta greba feminista bat antolatzeak eta bizitzeak dakarrenaz hausnartu zuen Aitziberrek, besteak beste.
Hemen duzue saioa ikusgai: