Alternatiba, alternatibak behetik hasita eraikiz
New-Yorkeko gailurretik hasi eta Cop21 era, zeintzuk dira klimarekin lotuta datozkigun hitzordu ofizialak eta erronkak (praktiko eta teorikoak)?
2015eko abenduak Parisen ospatuko den COP21 baino lehen, baditugu hainbat hitzordu nazioartean: 2014ko azaroaren 4tik 6ra Venezuelako gobernuak aurre-COP gisakoa antolatuko du, aldaketa klimatikoaren ondorio sozialekin eta mugimendu sozialen konpromiso beharrarekin lotuta; 2014ko abenduan Liman COP20 ospatuko da eta bertan Parisko COP21rako edukiak diseinatuko dira; Nazio Batuen Erakundearem urteroko konferentziaren harira, estatuburuen gailurra izango da 2015eko irailean.
Europa mailan, Europar Kontseiluak urriaren 23 eta 24an zehaztuko du klima eta energia gaiekin lotutako ekintza-egitasmo berria. Egitasmo hau, nazioarteko negoziazioetan bide-orria izango da COP21ari begira.
Frantzian, trantsizio energetikoaren inguruko legearen eztabaidak, indar-koerlazioak eta politika klimatikoen aldeko konpromiso maila erakutsiko digute.
Zer da Alternatiba dinamika?
Alternatiba dinamiken agerpena eragile sozial berrien eta praktika politiko berrien agerpen gisa ikusten dut nik; gaurtik hasita, eraldaketa ekologikoarekin engaiatzeko dugun beharrarekin estu lotua dagoena. Dinamika honek, berau osatzen duten mugimendu eta esperientziak gainditzen dituen alderdi bat dauka: aldaketa klimatikoarekin engaiatzeko borondatea erakusten digu, behetik jaiotako alternatibak eraikitzeko borondatea. Alternatiba hauek klima aldaketaren sustraiei aurre egiten diete, eta baztertu egiten dituzte multinazionalek, Finantza berdeek, eta autonomia politikoa baztertu duten Estatuek inposatu nahi dituzten konponbide tekno-ekonomikoak.
Dinamika honek 2009ko Kopenhageko konferentziaren porrotean du jatorria, eta konponbide produktibisten aurkakoa diren esperientzia berriez elikatzen dira. Dinamika honek espazio politika globalez birjabetzeko borondatea adierazten du, gobernu arduragabeek eta industria eta finantza lobbyek bereganatu dituzten espazioak berreskuratzeko borondatea.
Ba al dago aukeraren bat, COP21 ez dadin “espektakulu handi” bat izan? hau da, inolako efektu eta ondoriorik ekarriko ez duen antzerkia, alegia?
Gizarte mugimendu indartsu eta jakinen ekintzarik gabe, emaitza gisa hitzarmen bat eman beharko duen COP21, antzerki hutsa izango da. Antzezpen honetan, bakoitza, konprometitzen ez duen konpromisoekin agertuko da, hiritarrak urrunarazten dituen diskurtso teknikoekin inguratuta. Esan genezake, hiritarren manifestazio handiak ere, erritual horren parte izango direla. Guri dagokigu bestelako ahotsak entzun arazteko bideak bilatzea, klimari dagokion dimentsio politikoa emateko.
...