ALTERNATIBA, klimaren aldaketaz beste hautabideen herria

2013/09/03
alternatiba.jpeg
2013ko urriaren 06an, igandez, Baionan Alternatiba iraganen da, aldi berean pesta herrikoia eta aldaketa klimatikoari eta energiaren krisialdiari buru egiteko alternatiba indibidualen, kolektiboen eta lurralde mailakoen Herria. Urriaren 06ko egunak, mezu hau hedatuko du: Klimaren berotzearen aitzinean, aterabideak badira, trantsizio energetikorako bideak biderkatzen ari dira...

Alternatiba BaionaAlternatibari buruzko argibideen txostena

Alternatiba jarraitzeko bloga

Paradaren  kari,  oinezkoa  bilakatu  Baionako  zentroaren  zati  batean  10  000  jende  biltzen  ditu,  eta  hainbat elkartetako  500  boluntariok  antolatzen  dute,  2013ko  irailaren  26ean  GIEC  /  IPCC  aren  (Klimaren  Bilakaerari Buruzko  Gobernuarteko Aditu  Taldearen)    5.  txostenaren  argitalpenaren justu  ondotik.  Alternatibaren  helburua bikoitza da:

- GIECaren  txostenaren  edukia  jendeeri  ezagutaraztea  ;  larrialdi  klimatiko  egoeraren  mezua  zabaltzea, publiko  zabala  eta  hautetsiak  molde  laster  eta  erradikalean  gure  berotegi  efetuko  gasen  ttipitzeari sentsibilizatzea.  Hori,  gure  ekoizpen,  kontsumo,  garraio  eta  lurraldearen  antolaketa  moldeak  sakonki aldatzea proposatuz ;

- Ezintasun  sentimentuari,  suntsipen  sentimentu  efetuari  eta  eragin  dezakeen  desmobilizazioari  buru egitea,  segidan  ekitaldi  handi  bat,  bakoitzak  bere  mailan  ekintzari  lotzea  posible  dela,  eta  aldaketa klimatikoaren egin ahala mugatzea atsegin iturri eta jendarte zoriontsuago eta gizatiarrago baten ekarle dela erakusten duen gertakari inportante bat antolatuz.

Mundu berri bat jadanik martxan

Beraz, mundu hobe baten eraikitzearen bidean kokatzen da, desafio klimatikoa altxatuz.

Urriaren  6ko  egunak,  mezu  hau  hedatuko  du:  Klimaren  berotzearen  aitzinean,  aterabideak  badira,  trantsizio energetikorako bideak biderkatzen ari dira, milaka elkartek, pertsonak, herrik, eskualdek jadanik esperimentatzen ari  dituzte  munduan  barna.  Milaka  alternatiba  horiek,  egunerokotasunean,  zuzenagoa,  bihozberagoa,  lagun artekotasun eta elkartasun handiagokoa den jendarte baten eraikuntzan parte hartzen dute.

Ahal  den  toki  guzietan  obratu  behar  dira,  orain  eta  hemen.  Aldi  berean,  mundu  guziko  erabakitzaileek  neurri handian berriz har ditzaten fermuki eskatu behar da, bidez molde adierazgarrian ahal bezain laster aldatzeko ! Alternatiba  klimaren  beroketaren  kontrako  adostasun  zuzen,  handinahitsu  eta  eraginkor  baten  lortzeko nazioarteko mobilizazioan sartzen da.