(Argitalpena) Azterketak 56: Pobreziatik pauso batera

2026/02/17
EUSKARAZKOA.jpeg
Txosten honek Hego Euskal Herriko pobrezia datuak jaso, eta argazki orokorra eskaintzen du. Argazki kezkagarria, datuek agerian uzten dutelako pobreziak gora egin duela urteotan, eta lana izatea ez dela aski bizitza duina bermatzeko.

(TXOSTENA DESKARGATU HEMEN)

Ondorioz, EAEn 259.000 pertsona daude gizarte bazterketan eta biztanleriaren %3,8 (84.000 pertsona) bazterketa larrian. Nafarroan 88.000 pertsona daude bazterketan, eta bazterketa larrian %7,9. Guztia, hazkunde ekonomikoa gertatzen den unean. Aberastasun gero eta desorekatuago banatzen baita. Horregatik, Hego Euskal Herrian, lan errentek BPGaren 2,5 puntu galdu dituzte; horrek erakusten du sortzen den aberastasuna enpresa handien eta kapitalaren esku geratzen ari dela.

Egoera larriena pertsona migratu, gazte eta emakumeek sufritzen dute. Datu bat: EAEn, migratzaileen arteko bazterketa %40,7koa da, bertokoena baino bost aldiz handiagoa.

Bazterketa horren faktore garrantzitsuenetako bat da etxebizitza, soldata prekarioenekin nekez erantzun daitekeelako egungo etxebizitza krisiari. EAEn, bazterketan dauden pertsonen %50,8 laneko diru sarrerak dituzten etxeetan bizi dira; Nafarroan, %44,2. Eta laguntzentan (DSBE edo Errenta Bermatua) egindako murrizketekin ezin da egoerari erantzun.

Horren aurrean, gizarte berdintsuago eta kohesionatuago baterantz aurrera egiteko ELAren proposamenak biltzen ditu dokumentuak: politika fiskala, zerbitzu publikoen indartzea, prestazio sozialen eta pentsioen hobekuntza, etxebizitza politika eta gutxieneko soldata hemen ezartzea, besteak beste.

Txostena paperean eskuratu nahi baduzu, idatzi fundazioa@ela.eus helbidera.