[Argitalpena] Osasunbidearen eta Osakidetzaren arazo estrukturalak pandemia aurrekoak dira

2020/11/19
ela osakidetza.jpeg
Dokumentu honek Osasunbidearen eta Osakidetzaren egoerari erradiografia egiten dio eta ELAk osasun sistema publikoak hobetzeko plazaratu dituen proposamenak aletzen ditu.

(Irakurri dokumentu osoa)

Covid-19aren pandemiak eta honek ekarri duen krisiak ondorio oso larriak ditu maila guztietan. Besteak beste, agerian geratu da osasun publikoko sistemak oso prekarioak direla eta ez direla gauza beharrizan sanitario hauei aurre egiteko, are gutxiago muturreko egoeretan.

Hala ere, egoera honetatik atera beharreko ondorio bat izan beharko litzateke bizia sostenga-tzeko oinarrizko jarduerak, hau da, zaintza, elikadura, hezkuntza eta, noski, osasuna eta sistema sanitarioa, ezin direla ikusmolde kapitalistatik aintzat hartu, baizik eta kalitatezko zerbitzu publiko gisa. Gizartean oro har orain argiago ikusten da kalitatezko osasun publikoko sistemak behar direla, zeintzuk bizia eta bera sostengatzea kapitalaren aurretik kokatuko duten.

Gure osasun publikoko sistemen arazo estruktural nagusia prekaritatea da. The Lancet aldizka-ri zientifikoak berak urriaren 16an espainiar osasun sistemari buruzko artikulu bat argitaratu zuen; hau hitzez hitz aplika dakioke Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari (SNS-O) eta Osakidetzari: “2008ko finantza-krisiaren ondoren etorri zen austeritate hamarkadak lan-indar sanitarioa eta osasun publikoa murriztu ditu, baita sistema sanitarioaren ahalmena ere. Osasun zerbitzuetan langileak, baliabideak eta presioa falta dira (...) eta kasu gehiegitan aldi baterako kontratuen menpe dago, egun edo aste batzuk iraun dezaketenak.”

Dokumentu honetan SNS-Oren eta Osakidetzaren egoerari erradiografia egiten saiatuko gara, eta ELAk osasun sistema publikoak hobetzeko plazaratu nahi dituen proposamenak aletuko ditugu.

Jarraian, txosteneko daturik esanguratsuenak nabarmenduko ditugu:

 

1- Osasuneko gastua europar batez bestekotik urrun dago EAE eta Nafarroan

1 osasuneko gastu publikoa.png

2- 1000 biztanleko ohe kopurua ELGEko herrialdeetako batez besteko mailatik urrun daude EAE eta Nafarroan

3- Langile sanitario kopurua, inguruko batez bestekoa baino apalagoa

4. Osasunbidean eta Osakidetzan dauden behin-behinekotasun tasak altuak dira:

Nafarroari dagokionez, Osasunbidean, % 52,2ko behin-behinekotasuna dago, sektore pribatuan dagoena baino 29,7 puntu altuagoa da.



EAEn bestalde,  Osakidetzako langileen baldintzen artean hiru gaitz nabarmendu daitezke: behin-behinekotasun altua (%40),  %24,4ko soldata arrakala eta %17ko partzialtasuna.

Azkenik, txostenaren azken atalean, ELAren proposamenak aurkezten dira, eta horrela laburtu litezke:

- Osasuneko gastu publikoa Europako batez besteko mailarekin parekatu

- Sare publikoa sendotu: osasun publikoa lehenetsi, ez etekin pribatua

- Osasungintza publikorako sarbide unibertsala: pertsona guztiei bermatu osasunerako eskubide unibertsal eta doakoa

- Langile kopurua gehitu ELGEko batez besteko mailara iristeko, eta lan baldintzak hobetu

- Osasun zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea

- Pandemiari aurre egiteko neurri zehatzak

 

(Dokumentua osorik irakurri)

Azterketak41.jpg