Auzolanak Beskoitzeko Robles-Arangiz etxea formakuntza eta bilkura zentro iraunkor bihurtzeko
Beskoitzen plantan emana izanen den formakuntza eta bilkura zentro iraunkorraren lanek aitzina segitzen dute, ondoko data hauekin.
𝗜𝘇𝗲𝗻𝗮 𝗲𝗺𝗮𝗶𝘁𝗲𝗸𝗼 :
Maiatzaren 18an-22an: https://forms.gle/RNBofWuYbn7QZpnv9
Maiatzaren 26an-31an: https://forms.gle/h6avwtCMnFqoHiMr7
Ekainaren 12an-14an: https://forms.gle/PzWimLt7V5xDeFSr6
Ez da aditua izan behar: laguntza guziak ongi etorriak dira, bai janaria prestatzeko, bai iltzeak sartzeko, bakoitzaren maila edozein izanikan ere!
Giro atsegin eta solidarioan iraganen den xantierrak ondoko helburua du: Beskoitzeko Leku Eder etxea, Bizi!, Alda eta Manu Robles Arangiz Fundazioak sortu Eraiki Funtsari emana, formakuntza eta bilkura zentro iraunkor bilakatzea. Zentro hori gure eguneroko jardueretarako erabilgarria izanen da (mintegiak, bilkurak, etab.), eta oinarri logistiko gisa ere balioko du (biltegiratzea, artxiboak, materialaren sortzea).

