[Azterketak 39] Soldatak Gipuzkoan: eros ahalmena behera, desberdintasunak gora
Aipatu beharra dago soldatei buruz informazio fidagarri oso gutxi dagoela. EAEko aldundiek datu esanguratsuak dituzten arren, Gipuzkoako aldundiak baino ez ditu argitaratu datuak honen inguruan. Argitaratu den azkenengo dokumentuak 2017ko datuak ematen ditu, honako izenburua duelarik “soldatak, pentsioak, langabezia prestazioak eta gizarte aurreikuspeneko erreskateak Gipuzkoan”. Datu horiek enpresek ogasunari ematen dizkien lan etekin eta aktibitate ekonomikoen atxikipen eta sarreretatik jaso dira. Nahiz eta datuak bakarrik Gipuzkoakoak izan, beste herrialdeetan egoera eta bilakaera antzekoa dela uste dugu. Beraz, ondorioak Euskal Herri osorako baliogarriak izan daitezke.
Aurkibidea
1. Soldaten batez bestekoa %1,9 besterik ez da igo bederatzi urtean
2. Eros ahalmena 10 puntu murriztu da
3. Desberdintasunak areagotuz jarraitzen dute
4. Genero soldata arrakala altuak berean darrai
5. Migranteen egoera, erabat kaxkarra
6. Gazteen prekarietatea
7. Ondorioak