Bestelako mundua lortzeko bidea egingo du Bizi!-k 5.000 kilometroko bizikleta martxan
Bizi! kolektiboak jakinarazi du jendeen borondatezko diru-laguntzekin 61.000 euro biltzea lortu duela eta dagoenekoz bere militanteak lanean ari direla datorren ekainetik irailera Europan barrena 5.000 kilometro burutuko dituen Alternatiba Itzulia prestatzen.
Zehazki 61.340 euro biltzeko helburua askogatik gainditu du Bizi! mugimenduak, otsailaren 9rako 69.000 euro inguru bilduak zituen, emaitza ekonomikoa egin duten 1.589 pertsona eta elkarteri esker.
Diru horrekin finantzatuko dute 2015ko udan klimaren, trantsizio sozial eta ekologikoaren alde burutuko den mobilizazio herrikoi handi bat: Alternatiba Itzulia.
Helburutzat hartu dute 5.000 kilometroko ibilaldi luzea osatzea ekainaren 5etik irailaren 26a arte, Baionatik abiaturik Parisera heltzeko, tartean zeharkatuz Europako 6 estatu.
Dozenaka edo are zientoka mila herritar mobilizatu nahi dizute, “Vélorution” edo bizikletaz mugituz batetik bestera, tartean ospatuz bilkura publikoak, janaldi kolektiboak, kontzertuak eta bestelako elkarretaratzeak.
Bizi!k bere gunean dioenez, "desafio klimatikoa altxatuz, mundu hobe bat eraikitzen duten alternatiba sozial eta ekologikoei buruz herritar eta tokiko hautetsiak sentsibilizatu nahi ditu" Alternatibaren Itzuliak.
Garai berean, Baionak estreinatu zuen Alternatibaren Herrixkaren eredua zabaldurik, Trantsizioaren herrixkak diren 50 Alternatiba baino gehiago antolatuko dira beste hainbeste herri eta hiritan.