Burujabe, zorujabe
Xabier Anza, ELAko Trebakuntza arduraduna, Iruñako Alternatiben Herria
Iparraldeko Bizi-ko lagunek Baionako lehenengo Alternatiben Herria antolatu zutenean 2013an, nekez imajinatu zitekeen dinamika honek ezagutuko lukeen arrakasta. 100 Alternatiba baino gehiago antolatu dira dagoeneko. Ez da gutxi esatea Euskal Herrian jaiotako iniziatiba baterako.
Horregatik pozez zoratzen gaude Iruñeko hau parte garen Karta Sozialak antolatu duelako. Ibilbide luzea egin dugu 2008an areagotu zen krisiaren garapenari erreparatzen badiogu.
- Enpresetan lan baldintzen prekarizazioari aurre egiten eta kalean austeritate politiken aurka aritu behar izan gara, inposatutako erreforma eta murrizketen aurka. Horretarako, alderdi politikoetatik autonomoak diren mugimendu sozialekin artikulazio zabalago bat bilatu eta gauzatu genuen, besteak beste greba orokorrak eta mobilizazio asko bultzatu zituena. Mobilizazio itzelak egin izan dira urteotan.
- Duela urte batzuk, Karta sozialarekin beste pauso bat eman nahi izan genuen: erresistentziatik proposamenera pasatu nahi genuen, beste eredu sozial bat aldarrikatuz, proposatuz.
- Eta duela urte eta erdi Bilbon eta gaur Iruñean ospatzen dugun Alternatiben Herria, beste pausu bat suposatzen du: erresistentzia behar da, proposamena eta interpelazioa ere beharrezkoa da, baina orain beste pausu bat eman behar dugu: Alternatibak gauzatzen hasi behar dugu: erronka sozialak, energetikoak, klimatikoak exijitzen digu alternatiban eratzen hastea.
Eta horregatik gaur zabaldu nahi dugun mezua hauxe da, badaude alternatibak, xumeak agian, baina dagoeneko errealak direnak.
Hau da, ez gaude kondenatuta globalizazio neoliberalak inposatzen duen bizitza eredura. Gure bizitzaren eremu guztien komertzializazioa ez da gure patua.
Hobeto ulertzeko: ez gaude kondenatuta Iberdrolarekin kontratu bat edukitzera, edota erakunde finantzario handienekin tratatzera, edota soilik euroarekin trukatzera. Hau da gaur hemen irudikatu eta bultzatu nahi dena. Badaudela alternatibak Margaretek dioenaren aurka.
Globalizazio neoliberalak inposatu duen merkantilizazioa erabat lotuta dago eskala batekin. Estatu nazioen eta mundu mailako eskala inposatu du kapitalak, zergatik? Berak errez desarautu eta berrarautu dezakeen esparruak direlako. Eredu horrek pobreziara kondenatzen du gizateriaren parte handi bat, ez da jasangarria ikuspuntu askotatik, ez du bizitza humanoa permititzen…Egun hauetan berriz iritzi publikoaren eremuan izan dugun GURTEL kasuan demostratu da aspalditik diogun hau: korporazioek finantzatzen dituzte agintzen duten alderdiak, beraiek nahi dituzten politikak egin ditzaten.
Honek eskatzen du gure ekimenen eta gure borroken eskala, eremuak eta moduak aldatu behar ditugula. Horregatik Globalizazio neoliberal injustu eta jasanezin honek zuzen zuzenean garamatza soberaniaren debatera. Soberania, erabakia aldarrikatzen dugu, guk ez dugulako erabakitzen.
Frente al poder de las corporaciones y de los estados, frente a las leyes trucadas para someter a la gente, frente a la política dopada por la financiación privada, frente a la plutocracia…
El derecho a decidir es la reivindicación lógica de los que queremos cambiar las cosas. Los que deciden de verdad para que todo siga igual, nos niegan ese derecho a decidir. Estados, instituciones y corporaciones que imponen un modelo de vida y desarrollo inhumano, precario, empobrecedor, insostenible.
Joseba Sarrionandiak “Moroak gara behe-laino artean” zioen bezala, plaza publikoa errekuperatu behar dugu, lapurtu diguten espazioa alegia.
Al capital, al establishment político y económico, no le gusta que la gente se crea dueña de su decisión, porque su estrategia es alejar los centros de decisión de la sociedad. No quieren ámbitos de decisión donde la sociedad, los movimientos sociales, los sindicatos combativos, la gente organizada, tenga capacidad de influencia política y social. El capital aleja las decisiones de la gente, y los gobiernos le hacen la ola.
Apropiarse de la decisión es lo que hacen los que construyen alternativas, evidentemente. Y apropiarse de la decisión es lo que hace toda la gente que lucha, como las mujeres de las residencias de Bizkaia y de Gipuzkoa, nuestras Kelys de Occidental Hotel, los trabajadores de DHL, Euskalduna, Museo de Bellas Artes. Gente que están enfrentando el modelo de relaciones que quiere imponer Confebask y CEN, pura sumisión y obediencia, gente que está enfrentando en lo cotidiano las reformas laborales que aprobaron los partidos dopados por la Gurtel, las infraestructuras inútiles, el fraude de los ERES o el caso De Miguel.
Urkullu lehendakariak oso ondo esplikatu du: ez zaio gustatzen sindikalistak inkrepatzea; ezta mugimendu sozialak eta sindikalak aurrekontuen debatean duten eragina, ezkerraren posizioa baldintzatzeko; ez zaio gustatzen Kataluniako prozesuan jendarte mobilizatuak klase politikoa baldintzatzeko eduki duen gaitasuna… Gauza bat aitortu behar zaio: ez duela ezkutatzen sentitzen duen nazka. Lan alorrean ere, ez zaie gustatzen ditugun lorpenak, eta horregatik, demokraziaren erregelak apurtuz, gutxiengo sindikalak sinatzen dutena lehenesten dute, edota Espainiako lan hitzarmenen aplikazioaren alde egiten dute.
Ez zaie gustatzen jendea erabakian parte hartzea, bat ere ez.
Nafarroako Gobernuak berak –neurri handi batean mugimendu sozialak urte askotan egindako lanari esker esplikatzen dena– aurreko astean bertan, atzera bota du mugimendu sozialak aurkeztutako herri ekimen legegile bat, behar duen jendeak gutxieneko errenta bat eduki dezan. Larria izanik, okerrena ez da guk defenditzen duguna ez zaiola gustatzen: okerrena da eztabaidatzeko aukera bera ere ukatzen digutela, eta eskandalosoa da, gainera, beraien gobernu kideei ere informatzen ez diotela. Ados gaude, Rajoyrekin bezala, Barcinaren garaiarekin bukatu behar zen. Baina horrek ez du esan nahi aldaketa politikoa eginda dagoenik. Ezta gutxiago ere.
Kapitalismoarekiko Alternatibek tokikora eramaten gaitu, lokalizatu behar ditugu produkzioa, distribuzioa, erabakia, trukatze prozesuak, eta borrokak. Exijentzia fisiko bat da mundu jasangarri bat egiteko. Baina exijentzia hori ez da bakarrik fisikoa: Globalizazio neoliberaleko hamarkada hauek gainera beste gauza bat erakutsi digute, borroka esparruen eta soberania esparruen arteko koherentzia bat behar dugula. Kapitalak erabakitzeko eremuak eraman nahi ditu jendeak kontrolatu ezin dituen esparruetara, bere araudia inposatzeko. Borrokak bertaratu behar ditugu, bertan, tokian, hemen ditugulako irabazteko aukerak.
Ez da kasualitatea, hamarkada guzti hauetan, kapitalaren estrategia izan dela mugimendu sindikala lan zentroetatik urruntzea, eta sindikatuen aldentze eta urruntze hori ondo saritzea.
Es lo que nos sucede en la negociación colectiva. Allí donde hay posibilidades de organización, de lucha por alcanzar mejores condiciones laborales, patronales y sindicatos afines se ponen de acuerdo en algo muy básico pero muy peligroso qu es alejar las negociaciones de la influencia de la gente. Es lo que nos sucede con la estatalización de los convenios. Se aleja la pretendida negociación a un ámbito donde no hay lucha organizada ni organizable, donde a lo más te encuentras el sindicalismo de acompañamiento para empobrecer al a gente.
Horregatik, burujabe izango gera beti ere zoru jabe baldin bagara
Bukatu nahi det arratsaldean euskararen erabileraren aurka egingo den manifari buruz.
Manifa hori egingo da, beste arrazoi batzuen artean euskara ez delako kapitalaren neurrikoa. Euskararena merkatu txikia da, eta ez da kapitalaren interesekoa. Europako hizkuntza zaharrena, kapitalaren neurrikoa izango balitz, Europa osotik peregrinazioan etorriko lirateke indigenok ikustera.
Baina euskarak kapitalaren neurrikoa ez izatea baditu edo eduki ditzake abantaila batzuk. Kapitalak neoliberalismoak kolonizatu gabeko hizkuntza bada, guk, hiztunok eta euskararen sortzaileak (prekarioak nonahi) nahi eta behar ditugun balore eta aspirazioak bideratzeko tresna bihur dezakegu. Agian beharrezkoa izango da hizkuntza globalizatu bat hitz egitea, baina aukera handiak ditugu euskaraz komunitatea sortzeko
Nago euskarak ez duela etorkizunik alternatibetatik kanpo.
Eta nago, alternatibek ere ez direla benetan alternatiboak izango, euskara inkorporatzen ez badute
Hizkuntza bat dugu eskura, Alternatibekin okupatzeko. Kapitalak homologatutako hizkuntza batekin baino aukera gehiego dugu agian euskaraz elkartasun sareak, borrokak, bizitza irabazteko.
Mila esker eta…