Carlos Taibo: Sistemaren nukleora jo behar dugu

2012/10/12
Taibo.jpg
Carlos Taibok hitzaldia eman zuen urriaren 11n Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. 15M mugimenduari buruz jardun zuen bertan, eta krisiaren erantzuna sistemaren epidermisean gelditzearen arriskuaz ohartarazi zuen. Nukleora joan behar dela esan zuen, helburua ez baita 2007ko egoerara itzultzea, egoera hori izan baitzen, hain justu, krisia ekarri zuena.

Carlos Taibo Madrileko Unibertsitate Autonomoko irakaslea zientzi politikoetan.

"Dudarik gabe ordainarazi nahi diguten zorra ez dugu ordaindu behar. Baina hori esanda, badaude hiru zor ordaindu behar ditugunak: emakumeekiko, hurrengo belaunaldiekiko eta Hegoaldeko herriekiko daukagun zorra."

"Jendea hasi da egiten lehen ezinezkotzat jotzen ziren gauzak. Adibidez, 80 pertsona M15eko Carabanchel-eko asanblada batean zeudela, mtro sarreran polizia nazionaleko auto bat ikusi zuten. Horrek normalean esan nahi zuen paperik gabekoen kontrako segada. 80 Pertsonak metro geltokira jaitsi ziren eta paperik gabekoa babestu zuten beraien artean sartuaz eta bi poliziak  inguratuz."

"COPE irratiko tertuliakide batek Sol-eko kanpaldiarekiko jarrera ulerkorra azaltzen zuen garai batean. Ni ezin nuen ulertu arrazoia Badakizue zergatik zen? Bere bi halabak akanpatuak zeuden bertan."