Carolina del Olmo: Kontziliazioa adar jotze bat da

2013/10/24
donde esta mi tribu.jpg
Carolina del Olmok ¿Dónde está mi tribu? izenburuko liburua idatzi berri du. Hona dakargun elkarrizketa Elena Cabrerak egin zion eldiario.es webgunean. Duen interesagatik euskaratu dugu. "Eskolako egutegia lan egutegira egokitu behar dela. Umeen oporrak gurasoen oporretara egokitzeko... Hori ez da kontziliatzea, hori da umearen bizitza helduen bizitzara behartzea. Familiaren bizitza lan bizitzaren menpe jartzea. Hori adar jotze bat da."

Elena Cabrera, www.eldiario.es 2013/10/20

Aita eta amengan zer eragin izan dezake umeak hazteko eredu bateko edo besteko adituen liburu eta artikuluekiko gehiegizko joerak?

Gutxienez erremintaren bat eman beharko da pentsatzera eramango zaituena onartezina dela 16 aste ondoren lanera itzuli eta sacaleches bati lotuta bizi behar izatea

Nahiz eta beti atera informazio praktiko baliagarri garrantzitsua, nire iritziz, eragin kaltegarria du. Liburuei dagokionez, begi bistakoa iruditzen zait, zuk daukazun ezagutza gabezia liburu batekin konpontzea zure inguruko ahizpa, lehengusu, bizilagun, ama, amaginarreba, izebekin partekatu ordez, ez deusa egiten duela ezagutza hori liburutik etortzeagatik soilik. Hasteko, aditua beti baita aditua, eta zu hutsaren hurrengo bezala sentiarazten baitzaitu, ezagutzaren jasotzaile huts. Segitzeko, korronte baten adituaren kontra-aditua topatuko duzu beti, eta horrek beti sorrarazten du antsietatea. Eta bukatzeko, adituak bere jakintza transmititzeko modua normalean dogmatikoa, itsua eta sentiberatasun gabea izan ohi da zuk zure seme-alaba hazten duzun testuinguru eta inguruabar desberdinekiko. Zure errealitatetik hain urrun dauden gomendioek eragiten duena da erruduntasun eta ziurgabetasun sentipena.

Agian gutxiengoa den sektore horri ari zaio, zortzi orduko lanaldia izanda hamabi ordukoa aukeratzen duena igotzeko, demagun, abokatu bufete hiperlehiakor batean; pertsona horiekin, ideologikoki bederen, ez dut deus partekatzen

Liburu hauek nolabait ezkutatzen al dute zein klase sozialeko eta ezaugarri sozioekonomiko edo kulturaleko emakumeei zuzentzen zaien?

Ia beti klase ertaineko emakumeei, burgesei, zuzenduak dira. Carlos Gonzálezek, atxikimenduaren korrontekoen artean zentzudunetakoa iruditzen zaidana, dio gure umeek behar dutena dela denbora: emaiezu denbora, gure hautua balitz bezala denbora izatea, markatzen eta behartzen dizkiguten orduak lan egin beharko ez bagenitu bezala. Agian gutxiengoa den sektore horri ari zaio, zortzi orduko lanaldia izanda hamabi ordukoa aukeratzen duena igotzeko, demagun, abokatu bufete hiperlehiakor batean; pertsona horiekin, ideologikoki bederen, ez dut deus partekatzen. Baina berak ez dio hori. Ez dio “eh, munduko yuppiak, hau zuentzat doa”. Bera gizarteari ari zaio oro har. Haatik, diruaren eta lanaren gaia guztiz zentrala da eta ez da azaltzen, ez da inon topatzen liburuan. Eta azaltzen bada, beti da esateko horri ez diozula garrantzirik eman behar. 16 aste ondoren lanera itzuli behar baduzu eta lan mordoa egin, tira, ez agobiatzeko: sacaleches, bularra eman nahi adina gauean, umeak zurekin sartu ohean eta maitasun asko etxean zauden bitartean. Sentitzen dut, baina, gutxienez erremintaren bat eman beharko da pentsatzera eramango zaituena onartezina dela 16 aste ondoren lanera itzuli eta sacaleches bati lotuta bizi behar izatea. Ez da ulertzen nola gomendioak ematen dizkizun adituak detaile hauek ahazten dituen, nolabait hori adierazita egon behar baitzuen.

Badirudi esanekoak izatera deitzen gaituztela.

Goikoei burua moztu behar zaiela behekoei ilea ez moztu behar izateko

Hori da iruditzen zaidana. Badago Chestertonen testu bat Ingalaterrako aldirietako zorrien arazoaz ari dena. Lege bat atera zuten ume pobreak rapatzea aginduz zorri izurritearekin amaitzeko. Chestertonek zioen munduaren jabeei soilik buruak rapatzea bururatzen zaiela eta ez  zorriekin amaitzea, baina behar dena dela gu konturatzea goikoei burua moztu behar zaiela behekoei ilea ez moztu behar izateko. Eta hori da faltan botatzen dudan ikuspegia umeen hazkuntzan. Ez entzutea guztia ongi dago, hauek dira egokitu zaizkizun baldintzak, eta konpondu zaitez partxetxoak jarriz. Adibidez, haurtzaindegien kontrako geroz eta iritzi gehiago ikusten ditut, eta zenbait argudiorekin bat etor naiteke, eta esaten diot nire bururari, bueno, haurtzaindegian kontra daude... baina eska dezatela amatasun eta aitatasun baja luzeagoak, egin dezatela zerbait. Azkenean, askotan, gelditzen zaizun aukera bakarra da umea haurtzaindegian uztea, eta gainera errudun sentitzen zara.

Hazkuntza kritikoaren korronte baten faltan gaudela iruditzen zaizu?

Akaso badu zentzua, baina 16 astetako baimenaz ari gara eta Suedian urte betekoa dute.

Korronte sozializatzaile bat da behar duguna amatasuna bersozializatzeko. Auziaren idibidualizazioaren kontrako borroka. Arazoa ez da zurea, ez da umearekin agobiatua dagoen ama edo aita bakoitzarena, arazoa guztiona da. Soziala da, eta ezinbestekoa da markoa kontuan hartzen duen ikuspegi bat izatea, eta ez diezazutela arazoa psikologizatu edo biologizatu, eta ez diezazutela hormonetaz hitz egin, ezta atxikimenduaz eta etxean sartutako hazkuntza seguruaz.

Eta gizarte politiken adituen faltan, zer?

Hori ere desastre bat da, zeren eta zer egiten dugu zenbait feminista edo kontziliazio gaiak hobetu nahi ditugun asmo oneko jendeak? Bada, Suedian jartzen dituzu begiak. Baina Suediako eros ahalmena eta lanaldiak ez ditu inork aipatzen. Suediara begiratzen dute eta bururatzen zaie aitentzako baimen bat behar dugula amaren luzera berekoa, eta amari pasa ezin zaiona (hala dirudi gomendatu duela Kongresuak atera duen kontziliazio txosten batek). Akaso badu zentzua, baina 16 astetako baimenaz ari gara eta Suedian urte betekoa dute. Agian ez da hori behar duguna, agian beste zerbait da.

Amorratzen nauena da kontziliazio eta amatasun politika sektorialek ez dutela kontuan izaten beste politika guztiek eragiten duten lanaz, politika ekonomiko eta laboralak, ez direla genero politikak baina eragin ikaragarria dutela gure generoan, amatasunean eta gure umeen hazkuntzan

Amorratzen nauena da kontziliazio eta amatasun politika sektorialek ez dutela kontuan izaten beste politika guztiek eragiten duten lanaz, politika ekonomiko eta laboralak, ez direla genero politikak baina eragin ikaragarria dutela gure generoan, amatasunean eta gure umeen hazkuntzan, hortik zehar ezartzen ari diren kontziliazio politika sektorialek baino eragin handiagoa, izan ere. Eta askotan asmo onenak dituzten politika sektorialak kaka zaharrean gelditzen dira beste politika orokor horien erruz. Ni ere izorratzen nau kontziliazioaz hitz egiteak uste dudalako kalte handiago egiten duela 70 urtean jubilatzeak. Enpresetan ere ikusten duzu. Zenbaitetan ume txikien gurasoentzat abantailak daude, eta umerik ez duten pertsonek ez dute ulertzen zergatik guraso horiek lehenago atera daitezkeen eta zergatik aukeratu dezaketen ordutegia. Jendea berekoia eta lotsagabea izateaz gain, ez du zentzurik: guztiontzako politika bat behar dugu. Inork ez luke 20:30tan lanean egon beharko, ezta ezkongabe bizizaleena ere, nahiz eta hortik gin-tonic bat hartzera joan. Eta guztiok lautarako etxean egon arte, edo adosten dugun orduan, ez du zentzurik beste politika batzuk egiten jarraitzeak.

Kontziliazio hitza erabiltzeari utzi beharko genioke?

Politikoen ahotan erabiltzen den moduan niri min egiten dit, kontziliazioak esan nahi baitu oreka, bi gauza elkartzea ongi eramateko. Baina esaten dutena da eskolako egutegia lan egutegira egokitu behar dela. Umeen oporrak gurasoen oporretara egokitzeko... Hori ez da kontziliatzea, hori da umearen bizitza helduen bizitzara behartzea. Familiaren bizitza lan bizitzaren menpe jartzea. Hori adar jotze bat da.

Zer egin dezakegu ikusezin bihurtu duten zaintza lanekin?

Zaintzaren errealitateari bizkar emanda bizi gara. Guztiak izan gara ume, guztiak izan gara edo izango gara gaixo noizbait, guztiok izango gara agure. Badirudi, edo itxurak egiten ditugu behintzat, guztiak garela autonomo, sano eta indartsu bizi guzian zehar.

Feminismoen korronte desberdinak eman dituzten monetarizatze irtenbideak arazoak dituzte. Kontabilizatzea oinarrizkoa da. Zaintza lanak monetarizatuta BPGa ehuneko 53a haziko litzatekeela dioten azterketak funtsezkoak dira. Baina lan horiek soldatapeko bihurtzea konplikatuagoa da, merkatua sartzen baituzu orain arte merkatua ez zegoen arlo batean. Beno, era informalean merkatua nolabait presente dago jada zaintza lanetan. Edonola, azalera ekarri behar da ikusezin bihurtu den lan hori. Madrilen agure bat eta etorkin bat bizi diren pisu kopurua ikaragarria omen da. Hori guztiz ikusezin bihurtu dute, ekonomia informalean dabiltzan paperik gabeko etorkinak baitira kasu askotan; ea nola azaleratzen dugun hori guztia.

Zaintza krisiaren parte da hori.

Zaintzaren errealitateari bizkar emanda bizi gara. Guztiak izan gara ume, guztiak izan gara edo izango gara gaixo noizbait, guztiok izango gara agure. Badirudi, edo itxurak egiten ditugu behintzat, guztiak garela autonomo, sano eta indartsu bizi guzian zehar. Gure marko ideologiko guztia hori hala sinisteko dago eraikia, eta zaintza horrek guztiak suposatzen duen lanari bizkarra ematen diogu; nork onartzen du, etxeko andre adin ertain edo handikoak zaintza lan mordoa bere gain hartzen dutenak; aita zahartuegiei zaintzen, senar gaixotuari, bilobei... Honek eztanda egingo du, eta iritsiko da momentua non zaintza krisiak okerrera baizik ezingo duena egin, “maruja” belaunaldiak amaitzen ari baitira, eta kanpotik datozen erdi esklabo diren low-cost langile ejertzitoa krisiarekin ospa egiten ari baita. Jendea langabezian dago eta zerbait zaindu daiteke, baina izugarrizko hondamendia da eta ez gara kontziente.

Orain mandatari bat etorriko balitzaizu zer egin galdezka, zer esango zenioke?

Hausnarketa guztiek, zenbat eta makroago egin, gure ekonomia eta gizarte egituran iraultza sakona egitera bultzatzen naute

Gizon horren negoziazio gaitasunaren arabere esango nioke Oinarrizko Errenta ezartzeko, eta punto. Hausnarketa guztiek, zenbat eta makroago egin, gure ekonomia eta gizarte egituran iraultza sakona egitera bultzatzen naute, merkatuaren inperioari mugak jartzera, ez soilik zenbait kontutan, baizik eta bizitzako arlo guztietan. Oinarrizko Errenta interesatzen zait negoziatzeko botere ikaragarria ematen baitu lanaldiez, lan baldintzez, denbora zertan eman eta eskubide sozialek soldatekiko duten loturarekin apurtzeko (egun, daukagun langabeziarekin, barregarria da oraindik gizarte eskubideak soldatari lotuta egotea).

Eta etortzen zaidanak botere gutxiago badu, udaletxe mailakoa bada, eskatuko nioke, iraultzaz eta Oinarrizko Errenta eskatu gabe, elkarguneak eraikitzeko, baina ez komertzialak. Euria egiten duen egun batean amak umeekin merkataritza guneetara joaten dira, hori deprimentea da... Nora joan? Ez dago joateko elkargune publikorik.