Dena kopiatzen dute Madrildik, patronalaren kaltetan dena izan ezik

2017/02/03
TXIKIm.jpg
Ederra egin du Montorok! Sozietateen gaineko Zerga aldatu egin du: enpresa handiei oso gutxi edo ezer ez ordaintzeko aukera ematen zieten zerga-kenketak bertan behera utzi ditu. CEOEk erabaki horri gogor hartu dio kargu. Gainera, espainiar patronalak, zeinaren kide den Confebask, txalotu egin du Donald Trumpek enpresei zergak erdira jaitsi izana.

Txiki Muñoz, Berria 2017/02/01

Adolfo Muñoz "Txiki"Ederra egin du Montorok! Sozietateen gaineko Zerga aldatu egin du: enpresa handiei oso gutxi edo ezer ez ordaintzeko aukera ematen zieten zerga-kenketak bertan behera utzi ditu. CEOEk erabaki horri gogor hartu dio kargu. Gainera, espainiar patronalak, zeinaren kide den Confebask, txalotu egin du Donald Trumpek enpresei zergak erdira jaitsi izana.

Montoro ez da zalditik erori; ez da aitaren batean sozialista bihurtu. Baina Estatuak nekez biltzen du oinarrizko zerbitzuak finantzatzeko eta defizit helburuak betetzeko behar duen dirua, eta enpresa handienek kutxara egiten duten ekarpen urria eskandaluzkoa da.

Ohikoa ez bada ere, Montorok CEOEri erantzun dio «ulertezina» eta «onartezina» dela korporazio handiek ordaintzen duten portzentajea ETEena baino askoz txikiagoa izatea. Enpresa handiek %7,6 ordaintzen dute, eta ETEek, berriz, bikoitza eta gehiago. Dena dela, guztiak ere gutxieneko %25eko tasa nominaletik oso urrun geratzen dira. Montorok dioenez, egoera hori «ezin da ulertu, ezta onartu ere. Horrela ezin da gizarte-kohesioa finantzatu. Krisi aurretik iritsi ziren diru-bilketa kopuruetara Sozietateen gaineko Zerga bidez heldu behar dugu». Montoro ez da zalditik erori; ez da aitaren batean sozialista bihurtu. Baina Estatuak nekez biltzen du oinarrizko zerbitzuak finantzatzeko eta defizit helburuak betetzeko behar duen dirua, eta enpresa handienek kutxara egiten duten ekarpen urria eskandaluzkoa da.

Zer gertatzen da euskal ogasunetan? Espainiar Estatuak egiten duen guztia kopiatzen da, salbuespen batekin: patronalaren kaltetan joan litekeen edozer. Zer dela eta? Zergak erabakitzen dituztenak ordaintzen ez duten enpresa horien mesedetan lanean dihardutenak direlako.

Zer gertatzen da euskal ogasunetan? Estatuko kontu bera, baina ondorioak ez dira berdinak. Hemen ez da aldaketarik egiten. Espainiar Estatuak egiten duen guztia kopiatzen da, salbuespen batekin: patronalaren kaltetan joan litekeen edozer. Zer dela eta? Zergak erabakitzen dituztenak ordaintzen ez duten enpresa horien mesedetan lanean dihardutenak direlako. Nafarroan eta EAEn sozietateen zergarekin bildutako diru kopurua zeharo jausi da, baina ez enpresen etekinak urriak direlako. Aitzitik, hori gertatu da ogasunetako eta Jaurlaritzako agintariek zerga zuloz josi dutelako; makina bat kenkari, laguntza eta salbuespeni esker enpresek, batik bat handiek, ez dute ezer ordaintzen, edo oso gutxi. Hemen, Espainian baino gutxiago.

Unai Rementeria eta Ramiro Gonzalez Bizkaiko eta Arabako diputatu nagusiek esan dute inoiz euskal enpresek «espainiarrek baino gutxiago» ordaintzen dutela. Baina hori esan eta ez dute erabakirik hartzen. Jabier Larrañaga Gipuzkoako Ogasun diputatua, euskal Tea Party fiskalaren ordezkari petoa, Adegiren ordezkari gisa agertu da, esan baitu fiskalitateak enpresak mimatu egin behar dituela.

Bestalde, Legebiltzarrak hainbat katedraduni iruzur fiskalari buruzko txosten bat egiteko enkargua eman zien. Horien ondorioa da EAEko iruzurra 3.000 bat milioi euro dela. Zer gertatu da datu hori plazaratu denean? Ezer ez. Aldundiek diote horrek ez daukala eurekin zerikusirik. Zein da horien lehentasuna? DSBE erreformatzea, murrizteko. Pobrezian bizi direnak zigortuko dituzte. Iruzur fiskalaz, txintik ere ez.

Bitartean, euskal patronalak ez du etsitzen; zergak areago jaitsi behar zaizkiela esaten dute, gezur batetik abiatuta: euren auzokoek baino gehiago ordaintzen omen dute.

Bitartean, euskal patronalak ez du etsitzen; zergak areago jaitsi behar zaizkiela esaten dute, gezur batetik abiatuta: euren auzokoek baino gehiago ordaintzen omen dute. Ugazaben mezuek oihartzun handia izan ohi dute hedabideetan —EITBn, batez ere— eta euren interesak zaintzen dituzten alderdietan. Hemen ez dago Montororik. Jaurlaritzako eta ogasunetako arduradun politikoek bere egiten dute patronalaren diskurtsoa, eta elkar hartzen dute eztabaida fiskala galarazteko, herritarrak ezjakintasunean mantentze aldera. Lan errentetan egiten den harrapaketa fiskala ezinezkoa litzateke gure gizartean gutxieneko kultura fiskal bat bagenu.

Klase politiko honek ezin du jasan erabateko autonomiaz interpelatzen duen sindikalismorik. Horregatik saritu nahi dute gutxiengo sindikala, horrek ez dielako aurpegiratzen egiten duten politika neoliberala.

EAJren buruak eta Lehendakariak berak ELAri kargu hartu diote, sindikatuaren eginkizuna desitxuratzen omen duelako «politikan» sartuta. Eurentzat demokrazia botoa ematean amaitzen da, parlamentu eta gobernuak eratzen diren unean. Esaten dute ez dela kritika sozialik egin behar, are gutxiago antolatua bada. Agintariak hautatuta, isiltzea eta traba ez egitea besterik ez zaigu geratzen. Klase politiko honek ezin du jasan erabateko autonomiaz interpelatzen duen sindikalismorik. Horregatik saritu nahi dute gutxiengo sindikala, horrek ez dielako aurpegiratzen egiten duten politika neoliberala.

Berriro diogu: errenta altuak, kapital—eta enpresa— errentak dituzten gehienek ez dute zergarik ordaindu nahi. EAJ, PP eta PSE-EE orain arte bat etorri dira: botere politikoak men egin behar dio nahi horri. Zergarik ordaindu nahi ez dutenen alternatiba biribila da: gobernuei galdegiten diete enpresentzako laguntzak ematea, zergak jaistea eta, ezarritako defizita betetzearren, gizarte-gastua murriztea. Jaurlaritzako eta euskal ogasunetako inork ez dio patronalari esaten gizarte-kohesioa beren etekinekin finantzatu behar dela.

Fiskalitatea ez da baliatzen aldaketa politiko eta sozialerako eraldatze-tresna gisa. Horixe da biltzen den diruan EBrekiko dagoen zuloaren arrazoia; 6.000 milioi EAEn, eta 1.800 Nafarroan.

Gai horiei dagokienez, non dago ezker politikoa? Desagertuta; ezkerreko erretorika gorabehera, galdu egiten da eskuinari akordioa eskaintzen dionean, edo akordioa ixten duenean. Hortxe ditugu adibide hurbilak: Arabako Foru Aldundian iritsi den akordioa edota Nafarroako aurrekontuen onarpena. Fiskalitatea ez da baliatzen aldaketa politiko eta sozialerako eraldatze-tresna gisa. Horixe da biltzen den diruan EBrekiko dagoen zuloaren arrazoia; 6.000 milioi EAEn, eta 1.800 Nafarroan. Hau, ordea, ez da eztabaida publikoan aipatzen. Horrela euskal eskuinak ez du ezertan amore eman behar izango, eta Europa guztiko sistema fiskalik bidegabeenetakoa pairatzen jarraitu beharko dugu.