Emango al dit berorrek eskatzen diodan ezer?

2013/04/29
7julioCEN-CONFEBASK-A4.jpg
"Negoziazio kolektiboa lan erreforma garaian" Gai Monografikoa argitaratu berri dugu. Bertan azaltzen diren bederatzi adibideek erakusten dute lan erreforma garai deitekeela. Hemen argitalpenaren sarrera: Negoziazio kolektiboa langileok daukagun erremintarik garrantzitsuena da gure lan baldintzak hobetzeko. Gutxi dira esaldi honekin bat ez datozenak; beste kontu bat da esaldia nola ulertzen duen bakoitzak.

Dani Gómez, Manu Robles-Arangiz Institutuko zuzendaria
Gai Monografikoak 45 alearen sarrera (Negoziazio kolektiboa lan erreforma garaian)

Negoziazioa ez da soilik borondate oneko ekintza edo mahai baten inguruan egindako bilera sorta, non argudio dotoreak lantzen diren beste aldea erakartzeko asmoz. Negoziazioa ez da eskatzea, baizik eta antolatzea sortzen den aberastasunaren banaketa bidezkoagoa lortzearren. Ezin da negoziaziora joan esanez “egun on, eskatzen dugun zerbait emango diguzun galdetzera gentozen...”. Ez enpresan, ez sektorean, ez beste edozein mailatan. Zergatik emango digu ezer patronalak hartara ezerk behartzen ez badu eta mozkinak pilatzeko metatu badezake? “Elkarrizketa sozial” honek ez du balio.

Eredu ekonomiko honetan, zeinetan pertsonek ekoizpenaren edo kontsumoaren bidez beste batzuen emaitza kontuak puzten ditugun heinean baizik ez dugun inporta, negoziazio kolektiboa demokrazia enpresetara gerturatzeko ariketa bat da, pertsonak erabili eta botatzeko gauzak ez garela gogorarazten duena.

Guztietan taldearen indarra helburuak eta erabakiak partekatzetik etorri da. Antolatuak egotetik, sindikatuarekin kontatzetik. Gatazka iritzi publikoari jakin araztetik, sare sozialak erabiltzetik...

Hori onartzeko erresistentziak ugariak dira, eta patronalaren armak boteretsuak. Azken lan erreformak arma horiek are gehiago indartu ditu, baldintzak inposatzeko aukera zabalagoak emanez eta, baita, adostutako hitzarmenak atzera botatzeko ere. Hitzarmenaren edukiak desagertuko dira urte betean sinatzen ez badira (ultraaktibitatea); adostutakoa ez betetzeko bidea zabaltzen da (deskuelgea) arrazoiak apenas eman behar izanik gabe; lan baldintzen aldaketa nabarmenak egiteko askatasun osoa ematen zaio patronalari (lanaldia, ordutegiak, mugikortasuna).

Benetako negoziazioa egon dadin indar harreman jakin bat behar da. Arerioa presionatuko duen mekanismo bat bere nahiak aldatzeko. Patronalak beldurrarekin eta gure enpleguaren ziurgabetasunarekin jokatzen du mehatxatzeko. Gurk lan harremanean indarra dugu baldin eta gai bagara patronalari postura aldaraziko dion gatazka eragiteko. Sektoreko negoziazioaren hutsuneak zenbait patroiengan bertigoa eragingo du, gatazkak beren enpresan bertan jasan beharko dituztelako. Horra hor gure aukera indar harremanetan irabazteko.

Ezkortasun eta etsipenaren aurrean, badira bidea seinalatzen diguten esperientziak: elkarrekin indartsuagoak gara. Negoziazioa antolakuntza da. Argitalpen honetako bederatzi adibideek argi erakusten dute. Kasu batzuetan garaipena kaleratze mehatxuen ondoren dator, beste batzuetan ez da gatazkara ere iritsi enpresariak bai-baitzekien sortzeko gaitasuna bagenuela. Guztietan taldearen indarra helburuak eta erabakiak partekatzetik etorri da. Antolatuak egotetik, sindikatuarekin kontatzetik. Gatazka iritzi publikoari jakin araztetik, sare sozialak erabiltzetik...

Lan erreformak gauzak zailagoak jartzen dizkigu, baina aurre egin diezaiokegu. Mobilizazioa, greba orokorra barne, bide bat da beste lan harreman eta gizarte eredu baten alde. Borroka partziala, enpresaz enpresa, edo sektorekoa baldintzen arabera, bide bera ibiltzeko modu osagarria da. Ahal da, jakina ahal dela!