Etxebizitza-eskubidearen aldeko Auzolan eguna ospatuko du ALDA mugimenduak ekainaren 15ean Baionan

2024/06/09
Auzolan.png
Azken 3 urte hauetan, Herrian bizitzeko eta etxebizitza eskubidearen aldeko mobilizazioa bere gorenean dago. Eta jada hainbat aitzinamendu garrantzitsu irabaziak ditugu: Airbnb-ren kontrako konpentsazioa, iruzurrezko alokatze kontratuak, alokairuen kontrol zorrotzagoa… Horrek erakusten du gauzak mugitzen ari direla modu kolektibo eta determinatuan aritzen garenean. Lehen garaipenak ospatzeaz gain, etxebizitza eskubidearen aldeko Auzolan egunak heldu diren borroken oinarriak plantan eman nahi ditu, batez ere lurren eta etxebizitzen prezioen emendaketari aurre egiteko. Zatozte gurekin, garrantzitsua da, mobilizazio eta besta garai indartsu honek bizi izatea balio izanen du! Elkarrekin irabaziko dugu!

EGITARAUA:

15:00-18:00 Mintzaldia – Mahai inguruak Paul-Bert plazako IUT-an
IZENA EMATEKO ORRIA

Alokatzaile eta jabe ttipiak hobeki zaindu. Alokairuen prezioak mugatu eta berme unibertsala sortu.
Lurra eta etxebizitzaren prezioen igoera eroa geldiarazi. Salmenten prezioak mugatu: zergatik eta nola ?

-Ian Brossat, senataria, Pariseko Herriko Etxeko auzapezordea, etxebizitza sailaren arduraduna.
-Léa Dallemane, parke sozialaren kordinatzailea Alda elkartean.
-Cécile Duflot, Oxfam-eko zuzendari orokorra, etxebizitza sailaren ministro ohia.
-Iñaki Echaniz, diputatua, “Alokairu merkatuaren desorekak tentsio handiko guneetan hobetu” legearen txostengilea.
-Jean-René Etchegaray, Baionako auzapez eta Euskal hirigune elkargoko lehendakaria, Audap-eko lehendakaria.
-Malika Peyraut- Aldako kolehendakaria
-Arnaud Portier, EPFL-PB edo Ipar Euskal Herriko Tokiko Lur Funtsen Erakunde Publikoko zuzendaria.
-Christophe Robert, soziologoa, Abbé Pierre fundazioko ordezkari orokorra, Etxebizitzaren Berreraikuntzarako Kontseilu Nazionaleko animatzailea
-Catherine Sabbah, CNR Logement-ean parte hartzen duen Etxebizitzaren arloko  ekintzaren aldeko goi mailako ikasketen instituzioaren ordezkari orokorra 

15:00 Mahai inguruak etxebizitzari buruz IUT-an Paul-Bert plazan.
18:00 Patxa Plazan: elkarteen herrixka, ostatua, taloak, paella erraldoia, Ziliportaka konpainia, NOWhere Circus, animazioak
20:30 Kontzertuak karpa pean, sarrera prezio librean


Laguntzailea izan:

Egun honen antolaketan laguntzeko gogoa? Afixa kolaketa, eskuorri banaketa, laguntzaileen mobilizatzea, hizlariei harrera, soinuaren kudeaketa, talo prestatzea, ostatuko zerbitzua, argazkiak atera… Eman izena laster formulario honen bidez:
IZENA EMATEKO ORRIA