Eulen-Euskalduna: Jauregiko fokuen atzealdea argitzen duen duintasuna
Iker de Luz (EHUko ikerlaria) eta Peio Salazar (Hegoa Institutuan doktoratua)
Euskaldunak azpikontratatutako plantillarentzako hobekuntzak nabarmenak izan ziren:
- %20 eta %45 arteko soldata igoerak, kategoriaren arabera, Peoiaren kategoria desagerrarazi eta Peoi Aditua bilakatu izanari esker. Horrekin kategoria baxuenak duindu eta gainontzekoetan hobekuntzak lortu ziren.
- Urtean 80 orduko lan-jardunaldiaren murrizketa.
- Lan-egutegia mugatu eta zehaztu (ordura arte oso prekarioa).
- Lan egindako 5 asteburuko 2 libre izatea (aurretik ez zuten asteburu librerik).
- Behin-behineko pertsonala egonkor-diskontinuo bilakatzea (plantilaren %65 dira).
- Lan-erreformaren aurkako klausulak (aplikazio ezaren aurkako neurriak eta ultra-aktibitate mugagabea).
- Subrogazioa.
- Metaturiko esperientzia eta antzinatasunaren arabera deitzea bermatzeko lan poltsa.
- Ohiko gaixotasun eta lan-istripuengatik bajan %100ko soldata.
- Lizentzien hobetzea.
- Plusetan hobekuntzak (gabonak eta jai-egunak).
- Antzinatasunaren aitortza (gehienek 15 urte daramatzate Eulenekin Euskalduna Jauregiak azpi kontratatuta).
- Hitzarmenaren 4 urteko iraunaldia (2018-2021).
Prozesuaren hasieratik sei hilabetera eta 14 egun iraun zuen grebaren ostean, Euskalduna Jauregiko langile azpikontratatuek enpresari kontzesio garrantzitsuak erauzi zizkioten, euren lan- eta soldata-egoera nabarmen hobetu zutenak. Horregatik, euren kasuak ezagutua eta aitortua izatea merezi du.