Europako Batasunari erraiak ateraz.
Bizi garen ekonomia globalizatu honetan, dikotomia nagusia ez da euroarekin jarraitu ala euroaren sistema uztearen artekoa. Txostenean azaltzen denaren arabera, moneta subiranotasuna berreskuratuz ere ezer gutxi egin daiteke sistema kapitalismoaren aurka. Moneta subiranotasunak ez dakar ekonomia subiranotasuna berekin, eta, ekonomia subiranotasuna: errotiko politika iraultzailerik gabe, burujabetza ekonomikoa gizartearen eskuetatik kanpo geratzen da. Moneta arazoa baino, sistema arazoa da.
Lan esparruaren inguruko hausnarketa interesgarria ere egiten du txostenak. Europako integrazioak eraldaketa handiak ekarri ditu lan merkatura eta produkzio-ereduetara; zalantzarik gabe, integrazio prozesuaren ezaugarri bereizgarria izan da. Alde batetik, kide diren estatuetako lan esparruan eragin zuzena du Batasunak: Europatik datozen jarraibideek, estatu mailako legedien norabidea aldatzeko gaitasuna izan dute, neoliberalismoan sakontze aldera. Bestetik, zeharka, merkataritza, moneta eta zerga esparruetan bideratu diren politika atzerakoien bitartez ere, ondorio kaltegarriak izan dut lan merkatuan.
Luzaroan pairatuko ditugu austerizidio honen ondorioak, Europako Hegoaldean bereziki. Horrek esan nahi du, krisiaren doikuntza-kostuak enpleguarengan erortzea dakarrela. Eta hori soldata bidezko barne-debaluazioaren eta lan erreformen bitartez gauzatzen da. Bide honetatik, Europako gomendioek lan esparruan duten inpaktua itzela da.
2009ko krisialdiaz geroztik, Europako Batasunaren politika ekonomikoaren “neoliberalismo asimetrikoa” biziagotu egin da; kapitalaren interesak sutsuki defendatu dituen bitartean, herriaren gaineko neurri murriztaileak areagotu ditu. Europako Batasunak gizarte politiken inguruan ematen dituen gomendioek zera erakusten oraindik gainditu ez den ikuspegia; garapenaren eragile nagusia eta kide diren estatuen arteko konbergentziaren motorra, merkatu librea denaren ustea. Krisiaz geroztik nabarmendu diren herrialde barneko eta herrialdeen arteko desberdintasunei erreparatzea, ez omen da nahikoa...