Euskal Herria Burujabe 2023, festa herrikoi eta ekintzailea!

2023/04/18
EHB2023.jpg
Datozen urriaren 7an eta 8an, eta Alternatiba 2013tik 10 urtera, Bizi! mugimenduak jai eta aldarrikapen giroko hitzordu herrikoi handi bat antolatu du Baionan. Helburua da Euskal Herriko metamorfosi ekologiko eta sozialerantz aro kolektibo berri bat sustatzea.

Elise Dilet, Bizi! mugimenduko kidea (artikulu hau Enbatan argitaratu da)

Haserre eta larritasun garai hauetan, haserrea liderren aurka, larritasuna planetaren eta klimaren egoerari buruzko alerta errepikarien aurrean, derrotismoak eta ukazioak ekiteko borondatea oztopatzen duten garaietan, Bizi! mugimenduak beste bide bat proposatzen du, planeten mugak errespetatuko dituen lurralde desiragarria eraikitzea, Euskal Herri jasangarria, solidarioa eta subiranoa.

Euskal Herri jasangarria, solidarioa eta subiranoa

Klima-aldaketarako irtenbide gehienak bertan daude; eskala lokalean lor daitezke eraldaketa handienak, bertan daude ekintza-palanka eta eragile politiko eskuragarrienak.

2018tik, Bizi!-k lurralde-proiektu batean lan egiten du, gogoetarako eta proposamenerako oinarri den proiektu batean, hura eskuratu nahi duten guztientzat.

Lurralde jasangarria: planetaren mugak errespetatzen dituelako eta etorkizuneko belaunaldientzat etorkizun paregabea ahalbidetzen duelako.

Lurralde solidarioa: lurralde inklusiboa delako, ahulenei arreta jartzen dielako, etengabe eraikitzen ari den komunitatea delako, bere ezaugarri kulturalen alde, globalizazioa uniformatzailearen erauntsiaren kontra  borrokan, .

Lurralde subiranoa: aukera ematen dielako lurraldeko biztanleei beren bizitzako baldintzak berreskuratzeko, eragiten dieten erabakietan parte hartzeko eta mendekotasunak gutxitzeko…

Euskal Herria Burujabe: gure bizi-baldintzak berreskuratuz” izeneko proiektua aberastu egin da 2018az geroztik, gogoetekin, topaketekin, dibulgazio-dokumentuekin (1)…

Proiektuak fase berri bat abiatuko du izen bereko ekitaldiaren antolaketarekin.

Eskalaz aldatu

2013az geroztik, eta Alternatiba egunaren ondorioz, larrialdi klimatikoa kezka bihurtu da, zirkulu militanteetatik haratago, jende askorentzat.

Klima-aldaketaren ondorioak nabariak dira, bai herri mailan, bai mundu osoan; kontzientziazioa areagotu egin da; gaia komunikabideetan eta diskurtso publikoetan agertzen da; klimaren inguruko mugimendua egituratu egin da.

Baina hori ez da neurri benetan eraginkorretan bihurtzen, sistema kapitalistaren onuradunen interesa guztion onari gailentzen baitzaio. Beraz, eskala aldatu behar da norbanakoaren kontzientziaren mailatik ekintza kolektiboko palankak identifikatzera pasatzeko, eragin masiboa izateko.

Eskala-aldaketa hori nahitaezkoa da, alde batetik, berekin dakartzan emaitzengatik, bestetik, inpotentzia eta bidegabekeria sentsazioa murrizten duelako, eta, azkenik, immobilismoaren eragileek instrumentalizatzen dituzten keinu txikien politikek eragiten duten erruduntasun indibiduala alboratzeko (energia aurrezteko jendea lepo altuko jertse bat jartzera animatzea adibidez, eraikinen berrikuntzan eta energia berriztagarrietarako trantsizioan masiboki inbertitu beharrean).

Burujabe 2023, jauzi handi baten aurretik 7 jauzi!

Urriaren 7ko eta 8ko asteburua, beraz, 2023ko une fuertea izango da, elkarrekin lotutako zazpi gairen inguruan antolatutako hitzaldi, erakusketa, kontzertu eta animazioekin: elikadura, ekonomia, energiak, etxebizitza, mobilitatea, politika eta elkartasuna. Ordura arte, “Zazpi Jauziak” izeneko zazpi dei-ekitaldi izango dira Euskal Herriko zazpi lurraldeetan, apiriletik irailera bitartean. Ekitaldi bakoitzak klima-aldaketaren aurka jarduteko lurralde- eta talde-ekintzaren bat azpimarratuko du.

Dei-ekintzen ibilbidea apirilaren 25ean abiatuko da lehen jauziarekin: etxebizitzaren gaiari buruzko mahai-ingurua, COL, Alda eta frugalitate zoriontsu eta sortzailearen aldeko mugimenduaren parte-hartzearekin (Züzülü, 25 rue des Cordeliers Baionan). Urriaren 7an eta 8an erronka klimatikoari elkarrekin aurre egiteko elkar ikusiko dugulakoan!